Bizitza osasuntsua, bizitza ona!

Joan den astean Azlan Okupazio zentroak eta Martín Gregorio Iturraldek, praktikan dagoen Deustuko Unibertsitateko Kirol arloko ikasleak, elkarrekin antolatu zuten jarduera-multzo bat, aisialdirako alternatiba osasuntsu bat eskaintzeko Entremanoseko kideei.
Jarduera horietako bat azaroaren 3ko goizean egin zen. Rekaldetik etorritakoan, zentroan elkartu ziren eta Pagasarriren gailurrera abiatu ziren. Azaroaren 5ean, igandean, ia 27 kilometroko martxa bat egin zuten, Enkarterrietako Museoak antolatutako “Barbadun ibaiaren arroan kokatutako burdinola, errota eta dorretxeetan zeharko ibilaldia” aprobetxatuz. Martxa hori Muskizen hasi eta Pobeñan bukatu zen.
Jarduera horiek Azlan Okupazio Zentroaren “Bizitza osasuntsua” proiektuaren barruan kokatuta daude. Iazko ikasturtean hasitako proiektu hori aurrera doa, bat datorrelako zentroko garapen pertsonaleko helburuekin eta oso harrera ona izan duelako parte-hartzaileen aldetik.

Comments are closed.