C2B enpresak AENdun pertsona bat kontratatu du

C2BAPNABI Autismo Bizkaiako eremu soziolaboralean (Entremanos) bikain hasi dugu
urtea, kontratazio berri bat lortu baitugu ECA-Laguntzadun Enplegua proiektuaren
bitartez.

C2B (Campus to business) prestakuntza-sektorean esperientzia zabala duen enpresa bat da, neurriko konponbideak eskaintzen dituena edozein negozio-eremutan eta enpresako sail desberdinak barne hartzen dituena, eta erabaki du proiektu honen aldeko apustua egitea. Hala, Samuel Otero kontratatu du mantenimendu informatikoko lanak egiteko. Iragan urtarrilaren 9an hasi zen lanean, eta lanaldi erdian ariko da datozen sei hilabeteetan, sistemez arduratzen den langile taldearekin batera.

ECA proiektuaren helburu nagusia da enplegu aukerak aurkitzea AENdun pertsonentzat. Horretarako, Entremanos elkartetik harremanetan jartzen gara parte hartu nahi luketen enpresekin. Haien premiak aztertu eta elkarteko pertsonen profilak egiaztatzen ditugu premia horiek estali ditzaketen jakiteko.

Kasu honetan, Samuelen profila eta bere gaitasunak bat zetozen enpresak informatika arloan zeuzkan premiekin. Kontratudun lehen lan-esperientzia denez Samuelentzat, eskatu diogu horri buruzko zerbait kontatzeko: “Oso eroso nago, gogo handia dut hasteko eta ikusteko nola joango den eguneroko lana. Langileek primeran tratatu naute eta oso ongi sentitu naiz” esan digu.

Ziur gaude dena primeran joango zaiola.

Konfiantza dugu zugan, Samuel. Zorionak.

Comments are closed.