1100 pertsona bildu dira APNABIren “Autismoa Martxan 2024” ekimenaren bigarren edizioan.

2024ko apirilaren 14an, igandea, 1100 pertsonak parte hartu zuten Autismoa Martxan 2024 ekimenaren bigarren edizioan, Barakaldon, udalarekin lankidetza estuan. Ekitaldiaren argazkiak esteka honetan daude eskuragarri Ekitaldiaren bideoa laster eskuragarri Martxa solidario hau izan zen APNABI Autismo Bizkaiak Autismoaren Munduko Egunean egin zuen azken ekitaldia, autismoaren ikusgarritasuna eta sentsibilizazio soziala areagotzeko…

APNABI Autismo Bizkaiak 1000 pertsona biltzea lortu du datorren igandean, apirilak 14, Barakaldon egingo duen martxa solidarioan

973 pertsonek eman dute izena Autismoa Martxan ekimenaren 2. edizioan, APNABI Autismo Bizkaiak Autismoaren Munduko Egunean garatzen duen ekimen solidarioan. Aurten Barakaldon izango da, datorren apirilaren 14an, igandea, bertako udalaren laguntzari esker. Topkaeta 11:00etan Herriko Plazan da, 11:30ean 3 km-ko ibilbide irisgarri bat abiatzeko, Zuazo Ikastetxe publikoko patioan egingo den…

Hemen dugu 2024ko Autismoaren Munduko Eguna ospatzeko egitaraua!

APNABI Autismo Bizkaiak hiru ekitaldi handi antolatu ditu aurten ere Autismoaren Munduko Eguna ospatzeko: dibulgaziozko hitzaldi bat, festa handi bat eta Autismoa Martxan! ekimenaren bigarren edizioa. Proposamen horien helburua autismoaz kontzientziatzea eta sentsibilizatzea da, eta, horrez gain, kolektiboaren ikusgarritasuna eta onarpen soziala areagotzea, apirilaren 2ko hitzordu hori aprobetxatuz. Lehenengo proposamena…

APNABIko 100 lagunek baino gehiagok parte hartu dute Korrika 22an Mungian!

APNABI Autismo Bizkaiko autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten 100 pertsonak baino gehiagok, familiek eta profesionalek osatutako talde handi batek parte hartu zuen atzo, apirilak 7 osteguna, Korrikaren 1775 kilometroan, Mungian. Euskararen aldeko ekimena Amurriotik (Araba) abiatu zen martxoaren 31n eta apirilaren 10ean amaituko da Donostian (Gipuzkoa), Euskal Herriko geografia osoan…

Animatu eta parte hartu! APNABIk globada birtuala antolatu du Autismoaren Nazioarteko Eguna dela eta apirilaren 2an

APNABI Autismo Bizkaia globada birtual handia prestatzen ari da apirilaren 2a, Autismoaren Kontzientziazioaren Nazioarteko Eguna, dela eta. COVID-19 delakoak eragindako osasun egoera dela eta, Bilboko Areatzan bigarren urtez jarraian ezin izango da jendetza bildu. Hala ere, elkarteak ez du galdu nahi egun horrek autismoa ikusarazteko eta gizartea sentsibilizatzen laguntzeko ematen…

APNABIko Gabonetako Jaia abenduaren 20an (ostirala) izango da Santutxuko Tximipark parke tematikoan

APNABIko familiok hitzordu bat daukagu datorren abenduaren 20an (ostirala) arratsaldeko 17:00etatik aurrera ospatuko den Gabonetako jaian. Aurten eszenatoki berri bat aukeratu dugu, Bilboko Santutxu auzoko TXIMIPARK parke tematikoa (Menéndez eta Pelayo kalea, 25B), Berriotxoa ikastetxearen ondoan dagoena, Santutxu eta Basarrateko metro geltokietatik bost minutura oinez. Jai hori aukera paregabea izango…

Urriaren 31n APNABIk bizitza osasuntsua helburu duen multi-kiroleko bigarren jardunaldia ospatuko du

APNABIk autismoa duten pertsonentzako Multi-kiroleko bigarren Jardunaldia antolatu du datorren urriaren 31n (osteguna). Ekimen hori Bilboko San Inazio auzoko kiroldegian egingo da, APNABIren Bizitza Osasuntsurako Programaren barruan, eta oinarritzat dauka taldeka eginiko jarduera fisikoa bultzatzea, betiere plan pertsonalizatu batekin eta jarraipen profesionalarekin. Jardunaldian izango dira Deustu, Blas de Otero, Garamendi,…

APNABIko familien Jai Handia, ekainaren 22an

APNABIk Familien Jai Handia ospatuko du ekainaren 22an, Bilboko Jesuiten Eskolako instalazioetan (Urkixo Zumarkalea, 67). Elkarte hau osatzen duten familia guztiak eta haien inguru hurbileko pertsonak gonbidatuta daude hitzordu berezi honetara. Egitarau bete-betea prestatu dugu udari ongietorria egiteko ekitaldi honetarako: jarduera ludikoak txikientzat, txapelketak eta tailerrak. Helduek Laser Tag, errealitate…

Apirilak 2, Autismoaren Munduko Eguna

APNABIk Autismoaz Kontzientziatzeko Munduko Eguna ospatuko du apirilaren 2an. Elkartearen egutegiko egun garrantzitsuenetako bat da, eta hainbat ekintza partekatuko ditugu AENdun pertsonen eskubideak aldarrikatzeko eta gizartea gai horren inguruan sentsibilizatzeko. APNABIk sustatutako topaketa hori Bilboko Areatzako estalpeetan egingo da. AENdun pertsonek primeran pasako dute aisialdi eta animaziozko gune batean beren…

Zozketa: sarrera bikoitz bi urtarrilaren 21eko Bilbao Basket-Obradoiro partidurako

bilbao basket

APNABI Autismo Bizkaia erakunde gonbidatu gisa joango da datorren urtarrilaren 21ean Bilbao Basketek eta Obradoirok Miribillako Bilbao Arena estadioan jokatuko duten ACB ligako saskibaloi partidura. Hori dela eta, klubak emango dizkigun bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu. Parte hartzeko, aski da esteka honetan aurkituko duzun inprimakia betetzea, eta Apnabi Autismo Bizkaiako bazkidea…