APNABIk “Lehen Sorospenak autismoa duten pertsonengan” izeneko tailer bat antolatu du urriaren 5erako

Datorren urriaren 5ean, larunbatean, APNABIk “Lehen Sorospenak autismoa duten pertsonengan” izeneko tailer bat egingo du AENdun pertsonen familientzat. DYAko profesionalek emango dute tailerra eta hainbat prozedura eta gaitasun azalduko dituzte, bat-batean gertatzen diren eta berehalako erantzuna behar duten egoeretan (eztarriko buxadurak, krisi epileptikoak, zorabioak, erredurak, intoxikazioak edo, besteak beste, ebakiak)…

Apirilak 12, APNABI Eguna: Batzar Orokorra eta bozkatzeko eskubideari buruzko hitzaldia

APNABI Eguna, gure elkartearen topaketa garrantzitsuena, datorren apirilaren 12an egingo da, ostiralean, Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) Bilbon duen Bizkaia Aretoa eraikinean. Topaketa horren barruan egingo da APNABI Autismo Bizkaiaren Batzar Orokorra, non, besteak beste, azken urteko jarduera eta emaitzak aztertu eta ekitaldi honetako aurrekontuak aurkeztuko baititugu. Topaketan hitzaldi bat emango…

APNABIren Gabonetako Jaia, ostiralean, abenduaren 22an

APNABIko familiak gonbidatuta gaude gure Gabonetako Jaira. Ospakizuna datorren ostiralean izango da, abenduaren 22an, arratsaldeko lau eta erdietatik aurrera.  Aurten aldatu egingo dugu jaiaren eszenatokia, Jaipark txikiparkean izango da eta. Bilboko Txurdinaga auzoan dago (Gabriel Aresti kalea, 22), Kirikiño ikastolaren eraikinean, metroaren 3. lineako irteeraren ondoan. APNABIko familia handia osatzen…

APNABIko familiek esperientziak eta estrategiak bateratu dituzte autismoaren aurrean oreka emozionala berreskuratzeko

APNABI Autismo Bizkaia elkarteko 100dik gora bazkidek parte hartu dute jardunaldian, non esperientziak eta estrategiak partekatu baitituzte aurrera egiteko oreka emozionala berreskuratzeko bidean. Àngels Ponce terapeutak parte hartu du APNABI GELA ekimenaren barruko jardunaldi honetan. Ekimen horrek helburutzat du prestakuntza ematea familiei Autismoaren Espektroko Nahasteak (AEN) dituzten pertsonek beren etapa…

AENdun pertsonen helduaroa: Lana eta Bizitza Independentea, hurrengo APNABI GELAren gaia

APNABI GELAren hurrengo jardunaldian helduaroa, enplegua eta bizitza independentea landuko ditugu, gai horrek interes eta kezka handia pizten duelako autismodun pertsonen familien artean. Jardunaldia Bilbon egingo da abenduaren 2an, eta hizpide hartuko dira, besteak beste, nolako zailtasunak dituzten AENdun pertsonek helduaroan lanpostu bat lortu eta mantentzeko, eta nolako laguntzak eta…

Beste APNABI GELA bat urriaren 7an, larunbatean, Àngels Poncerekin

APNABI Autismo Bizkaia elkarteak beste prestakuntza- eta dibulgazio-jardunaldi bat antolatu du, oraingoan familien oreka emozionalari buruz. Datorren urriaren 7an egingo da Bilbon (Baroja Auditorioko Bizkaia Aretoan), APNABI GELA ekimenaren barruan. Àngels Ponce terapeuta izango da jardunaldiko hizlari nagusia, zeina espezialista baita ezgaitasunak dituzten seme-alabadun familientzako laguntzan. Hitzaldiaren izenburua izango da…

Ate irekiak APNABI Autismo Bizkaian

APNABI Autismo Bizkaiak Ate Irekien jardunaldi batzuk antolatu ditu ezagutzera emateko elkartearen baliabideak eta eskaintzen dituen zerbitzuak. Ate Irekien jardunaldiak ekainaren 19, 20, 26 eta 27an izango dira. Ekimena beraizik zuzendurik dago elkarteko kide diren familiei eta beren hurbilekoei, ikastetxeetako profesionalei eta teknikariei, osasun erakundeei eta oro har APNABI Autismo…