APNABI Bakioko V. MTB Martxan egongo da

Bildutako dirua osorik joango da AENdun pertsonen eta beren familien elkartera Bakioko V. MTB Martxa – Kepa Uriarte Memoriala datorren igandean egingo da, uztailaren 21ean, eta APNABI izango da protagonista. Mountain bike proba honetan bildutako diru guztia joango da autismodun pertsonen eta beren familien Bizkaiko elkartera eta, zehazki, bazterkeria arriskuan…

Apirilak 12, APNABI Eguna: Batzar Orokorra eta bozkatzeko eskubideari buruzko hitzaldia

APNABI Eguna, gure elkartearen topaketa garrantzitsuena, datorren apirilaren 12an egingo da, ostiralean, Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) Bilbon duen Bizkaia Aretoa eraikinean. Topaketa horren barruan egingo da APNABI Autismo Bizkaiaren Batzar Orokorra, non, besteak beste, azken urteko jarduera eta emaitzak aztertu eta ekitaldi honetako aurrekontuak aurkeztuko baititugu. Topaketan hitzaldi bat emango…

Lan gosaria: “Enplegua eta ezgaitasuna: bai, posible da”

APNABI Autismo Bizkaiak enpresa sektoreari zuzendutako lan gosari bat eskainiko du datorren otsailaren 18an. “Enplegua eta ezgaitasuna: bai, posible da” izenburupean, topaketa hori Asperger Sindromearen Nazioarteko Egunaren karietara programatutako ekitaldien barruan kokatzen da. Bilboko Gran Hotel Domine-n izango da. Ekitaldi horren helburua da enpresa-ehunaren inplikazioa bultzatzea ezgaitasunak dituzten pertsonen lan…

Jardunaldi tekniko eta dibulgatiboa: “Asperger Sindromea: aldaketak diagnostikoaren irizpideetan”

APNABI Autismo Bizkaiak Asperger Sindromearen Nazioarteko Eguna ospatuko du datorren otsailaren 15ean eta, egun horren karietara, jardunaldi tekniko dibulgatibo bat antolatu du, arratsaldeko 17:30etik aurrera, Bilbon, Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaia Aretoan (UPV/EHU). “Asperger Sindromea: aldaketak diagnostikoaren irizpideetan” izango du izena. Jardunaldi honen helburua da gehiago jakitea autismoaren espektroko nahaste multzo…

APNABIren Gabonetako Jaia, ostiralean, abenduaren 22an

APNABIko familiak gonbidatuta gaude gure Gabonetako Jaira. Ospakizuna datorren ostiralean izango da, abenduaren 22an, arratsaldeko lau eta erdietatik aurrera.  Aurten aldatu egingo dugu jaiaren eszenatokia, Jaipark txikiparkean izango da eta. Bilboko Txurdinaga auzoan dago (Gabriel Aresti kalea, 22), Kirikiño ikastolaren eraikinean, metroaren 3. lineako irteeraren ondoan. APNABIko familia handia osatzen…

APNABIko familiek esperientziak eta estrategiak bateratu dituzte autismoaren aurrean oreka emozionala berreskuratzeko

APNABI Autismo Bizkaia elkarteko 100dik gora bazkidek parte hartu dute jardunaldian, non esperientziak eta estrategiak partekatu baitituzte aurrera egiteko oreka emozionala berreskuratzeko bidean. Àngels Ponce terapeutak parte hartu du APNABI GELA ekimenaren barruko jardunaldi honetan. Ekimen horrek helburutzat du prestakuntza ematea familiei Autismoaren Espektroko Nahasteak (AEN) dituzten pertsonek beren etapa…

AENdun pertsonen helduaroa: Lana eta Bizitza Independentea, hurrengo APNABI GELAren gaia

APNABI GELAren hurrengo jardunaldian helduaroa, enplegua eta bizitza independentea landuko ditugu, gai horrek interes eta kezka handia pizten duelako autismodun pertsonen familien artean. Jardunaldia Bilbon egingo da abenduaren 2an, eta hizpide hartuko dira, besteak beste, nolako zailtasunak dituzten AENdun pertsonek helduaroan lanpostu bat lortu eta mantentzeko, eta nolako laguntzak eta…