Bego Pradosek “No pasa nada” liburua aurkeztu du APNABIn, plaza guztiak bete dituen topaketan

Egileak autismoari eta desgaitasunari buruzko elkarrizketa bat partekatu zuen bertaratutakoekin, eta APNABIren lana eta zerbitzuak gertutik ezagutzeko aukera ere izan zuen. APNABI Autismo Bizkaiak Bego Prados idazlearekin topaketa bat egin zuen No pasa nada liburuaren aurkezpena zela eta. Autismoa, desgaitasuna, amatasuna eta zaintza ikuspegi hurbil, zintzo eta sakonetik jorratzen dituen…

APNABIk Suediako hezkuntza bereziko profesionalen bisita jaso du

APNABI Autismo Bizkaiak duela gutxi Skelleftetik (Suediako iparraldea) etorritako profesionalen talde baten bisita jaso du. Bisita hori hezkuntza bereziaren eta desgaitasunen bat duten pertsonen arretaren arloko esperientziak trukatzeko prestakuntza-egonaldi baten barruan dago, Bilbon. Profesional bisitariak desgaitasuna duten helduentzako hezkuntza bereziko eskola batean lan egiten duten irakasleak dira. Bisitan zehar, interes…

APNABIk arkitektura inklusiboa eta autismoaren errealitatea hurbilduko ditu Open House Bilbao jaialdian

APNABI Autismo Bizkaiak, bigarren urtez, Open House Bilbao jaialdian parte hartu du, joan den asteburuan, urriaren 4an eta 5ean. Ekimenak balantze oso positiboa izan du, jendetza handia lortu du eta autismoari buruzko sentsibilizazio-helburua eta aniztasuna hartzeko espazio lagunkoiak sortzearen garrantzia bete ditu. → Ekitaldiaren argazki-albuma kontsulta dezakezu esteka honen bidez….

Galiziako Amicos elkarteak ateak ireki dizkio APNABIri

Aintzane Sarmiento eta Yurisant Anuncibay, APNABI Autismo Bizkaiako Aldamiz Ikastetxeko irakasleak, Boiroko (Galizia) Amicos elkartean izan dira, bertako jardunbide egoki batzuk ezagutzeko, batez ere ingurumenera bideratutakoak. Ikastetxean komunitatean egindako birziklatze-proiektuaren ondorioz sortu zen aukera hori. Proiektu horrek Ideia Sariak 2024 izeneko berrikuntza-ideien 3. barne-lehiaketa irabazi zuen. Hala, otsailaren 13an eta…

Derioko zentroak ateak ireki zituen izaera arkitektonikoko bisita baterako

Maiatzaren 18an, larunbata, APNABI Autismo Bizkaiak Derion duen eguneko zentroak bisita gidatu baten bidez arkitektonikoki ezagutzeko aukera eskaini zuen. Mies van der Rohe fundazioak bultzatutako ekimena izan zen, eta eraikin horrek duen berrikuntza nabarmendu nahi izan zuen; izan ere, Euskadin izen bereko Europako arkitektura-lehiaketako 40 onenen artean hautatu zuten bakarra…

APNABI LANek bigarren bisita bat eskaintzen du 42 Urduliz programazio campusera

APNABI Lanek autismoa duten pertsonen artean enplegua sustatzeko aukerak zabaltzen ditu 42 Urdulizekin lankidetzan jarraituz. Horrekin programazio-campus berritzaile eta doakoa eskaintzen du, eta arlo soziolaboralak autismoa duten pertsonei egokitutako prestakuntza-modalitate esklusiboa emango du. Bigarren bisita gidatu bat egingo da, interesa dutenek proiektua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dezaten.Maiatzaren 13an izango…

Derio Zentroak ateak irekiko ditu izaera arkitektonikoko bisita gidatua egiteko

APNABI Autismo Bizkaiko Derioko eguneko zentroaren arkitektura ezagutzeko aukera eskainiko du maiatzaren 18an, larunbata, 10:00etan egingo den bisita gidatuaren bidez. Mies van der Rohe fundazioak bultzatutako ekimena da, eta eraikin horrek aurkezten duen berrikuntza nabarmendu nahi du, izen bereko Europako arkitektura-lehiaketako 40 onenen artean hautatutako bakarra baita Euskadin. Bisita AV62…

Arrigorriagako Udalak udalerriko APNABI eguneko arreta zentroa bisitatu du

Joan den astelehenean, irailak 20, APNABI Autismo Bizkaia elkarteak Maite Ibarra Arrigorriagako alkatea eta Joana Etxeberria Gizarte ekintza eta politika feministako zinegotzia hartu zituen herri horretako bere eguneko arreta zentroan (EAZ). Elkartearen jarduera eta zentroaren egunerokotasunean gertutik ezagutzeko aukera izan zuten egindako visitan. Horretan lagun izan zituzten Mikel Pulgarin APNABIko…

500 pertsona baino gehiagok bat egin dute APNABIren globada birtualean autismoa ikusgai jartzea xede, apirilaren 2an izango den munduko eguna dela eta

Aurten ere, APNABI Autismo Bizkaiak Autismoaren Nazioarteko Egunaren  ospakizunean parte hartuko du, datorren apirilaren 2an. Horren helburua da  autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten pertsonak eta haien familiak  ikusgai jartzea.  Urtero, Bilboko Areatzan jai erraldoia antolatzen du elkarteak. Hala ere, aurten  bigarren urtea izango da COVID-19aren pandemiak hitzordua eragozten duela. Hori …

APNABIk autismoa artatzeko egiten duen lana erakutsi zien Gironde-ko ordezkariei

Atzo Akitaniako Gironde departamenduko (Frantzia) 13 profesional eta kudeatzailez osatutako ordezkaritza bat etorri zen gurera, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika sailburuorde Lide Amilibiaren eskutik. APNABIk Girondeko profesionalei (ospitaleetako, ezgaitasuna duten pertsonen zentroetako, Girondeko osasun agentziako eta Bordeleko Unibertsitateko zuzendariei) azaldu zizkien gure antolakundearen estrategia, egitura, eredua eta esku-hartzea. Ordezkaritzak…