Apnabik bere estatutu berriak onartu ditu, mugarri erabakigarria pertsona autistek elkartean parte har dezaten

Ezohiko Batzarrak aho batez onartu zituen estatutuen eta hauteskunde-prozesuen araudiaren aldaketak. Jardunaldia osatzeko, Apnabi Gelaren edizio berri bat egin zen, erabakiak hartzeko laguntza-figura berriak ardatz hartuta Apnabi Autismo Bizkaia elkarteak aro berri bati hasiera eman dio bere elkarte historian, bere estatutuen aldaketak eta hauteskunde-prozesuak arautzen dituen araudia onartuta. Aldaketa horiek…

Apnabiren 2027ko egutegiak 8. lehiaketako argazki irabazleak izango ditu protagonista

Urtero bezala, Apnabi Autismo Bizkaia elkarteak bere argazki lehiaketa egin du. 8. edizio honetan “Zoriontsu egiten gaituena” lelopean egin du, elkarteko pertsonen eta haien familien egunerokotasunari poza eta ongizatea ematen dioten une horiek harrapatzeko eta partekatzeko helburuarekin. Edizio honetan parte-hartze handia izan da, eta guztira 66 argazki jaso dira, 27…

2026-2027 ikasturteko APNABIko gurasoei zuzendutako elkarri laguntzeko taldeak abian jarri dira jada

APNABI Autismo Bizkaia elkarteak pertsona autisten gurasoei zuzendutako elkarri laguntzeko taldeen ikasturte berriko lehen saioak egin ditu, 70 familiaren parte-hartzearekin. Topaketa horiek bizipenak partekatzeko, zalantzak eta kezkak adierazteko eta senideen bizitzako etapa desberdinei buruz hausnartzeko lekua eskaintzen dute. Aurreko ikasturteetan bezala, bi talde egonkor antolatu dira, seme-alaben adinaren arabera bereizita:…

Dagoeneko 2.000 bazkidetutako familia eta pertsona autista baino gehiago gara!

APNABI Autismo Bizkaia elkarteak duela gutxi mugarri berri bat lortu du bere ibilbidean, 2.000 bazkideren kopuru sinbolikoa gaindituz. Zehazki, erakundeak 2.024 familia eta pertsona autista laguntzen ditu gaur egun; horietatik 1.096 helduak direlarik eta 928 adin txikikoak. Gainera, emakumeen ehunekoak gora egiten jarraitzen du eta guztizkoaren % 24ra iristen da….

APNABIk Ezohiko Batzarra egingo du Estatutuak bozkatzeko eta APNABI Gelaren edizio berri bat, urriaren 24an

“Laguntzak tutoretzen aurrean: autistei erabakiak hartzen laguntzeko figura berriak” izenburupean, Torcuato Recover abokatuak autista guztien etorkizunerako funtsezkoa den gai bati helduko dio. APNABI Autismo Bizkaiak Ezohiko Batzar Nagusia egingo du datorren larunbatean, urriak 24, APNABI Gelaren edizio berri batekin batera. Ohi bezala, topaketa APNABI Aretoan izango da, Iralabarriko eguneko arreta…

APNABIk ikasturte berriko ekitaldietan modu aktiboan parte hartzera animatzen ditu bere bazkideak, boluntariotza programaren bidez

APNABI Autismo Bizkaia elkarteak bere bazkideak, pertsona autistak eta hauen senideak gonbidatzen ditu aurrera pauso bat ematera eta 2026-2027 ikasturtean zehar egingo diren ekitaldi eta jardueretan laguntzera. Elkarte-bizitzan inplikatzeko, ideiak eman, denbora eskeini eta hitzordu horiek APNABIko komunitate osoarentzako topagune eta partaidetzarako gune izan daitezen laguntzeko aukera. Laguntzea gustatuko litzaizuke?…

APNABIko familiek eta bazkide autistek bikain baloratu dute Derioko baratzean izandako udako boluntariotza esperientzia

Abuztuko lehen hamabostaldian, APNABI Autismo Bizkaia elkarteko hamar bat bazkidek bat egin zuten Derioko Zentroko baratzea mantentzeko lanekin. Egitasmoari esker, udan instalazioak prest mantendu ahal izan ziren eta parte-hartzaileek beraiek etxera eraman zituzten produktuak bildu ahal izan zituzten. Asebetetze-inkestan jasotako datuek jardueraren arrakasta islatzen dute, eta balorazio orokorra bikaina izan…

Sondikako herritarren elkartasunak 4.500 euro bildu ditu APNABI Autismo Bizkaiarentzat

Ekainaren 21ean egin zen Herri Bazkari Solidarioan 300 lagun batu ziren, Sondikako Udalak eta Bizkaiko Sukaldarien Bilkura (BISUBI) Fundazioak elkarlanean antolatutako ekimenean Sondikako Udalak gaur goizean eman dio APNABI Autismo Bizkaia elkarteari San Juan jaien baitan antolatutako Herri Bazkari Solidarioan bildutako 4.500 euroko ekarpena. Udaletxean egindako ekitaldian gauzatu da dohaintzaren…

2026ko Ideia Sariak autistek eta familiek APNABIn duten parte-hartzea indartzeko proposamenak bilatzen ditu

APNABI Autismo Bizkaiak 2026ko Ideia Sariak lehiaketaren edizio berrirako deialdia ireki du. Lehiaketa honek berrikuntza eta sormena sustatu nahi ditu, autisten eta haien familien bizi-kalitatea hobetzeko, gizarte inklusiboagoa sustatze aldera. Edizio berri honetan, lehiaketak elkarte parte-hartzaileagoa eta konektatuagoa eraiki nahi du. «Zer jarduera eta programa gara litezke autistak eta familiak…

APNABIren udako erromeriak 200 pertsona baino gehiago bildu ditu Bilbon

Bilboko Jesuitas ikastetxeko jolastokian udako erromeria tradizionalaren beste edizio bat antolatu zuen APNABI Autismo Bizkaiak, ekainaren 20an. Ekitaldia urteko jai-topaketa garrantzitsuenetako bat izan zen autismoa duten pertsonentzat, haien familientzat eta erakundeari lotutako profesionalentzat, eta 12:00etatik 18:00etara bitartean egin zen, 200 pertsona baino gehiagorekin. Jardunaldiak adin guztietarako egokitutako jarduera-programa bat izan…