Basauriko Mikelats Kultur Elkarteak APNABIri bideratu dio 2024ko bere kanpaina solidarioko diru-bilketa

Joan den igandean, urriak 6, Basauriko San Migel auzoko Mikelats elkarteak APNABI Autismo Bizkaia elkarteari 2024ko kanpaina solidarioaren diru-bilketa eman zion. Guztira 5.551,50 €lortu dituzte, eta horiek zuzenean bideratuko zaizkie baztertuta geratzeko arriskuan dauden eta autismoa duten erakundeko ia 200 familia eta pertsonei, beren bizi-kalitatea hobetzeko laguntza-programa espezifikoetan sartzeko aukera…

Zentroetako 150 pertsona baino gehiago bildu dira APNABIren kirol jardunaldi berri batean

APNABI Autismo Bizkaiak ostegun honetan, urriak 3, ospatu du San Ignazio kiroldegiaren inguruan (Bilbo) zentru arteko kirol jardunaldiaren edizio berri bat, Bilbao Kirolakekin lankidetzan. Topaketa honek, bere 4. edizioan, autismoaren espektroko nahasmendua (AEN) duten 150 pertsona baino gehiago bildu ditu, 20 boluntario baino gehiagorekin, Bizkaiko Herri Kirolak federazioko, Bilbao Artizarrak…

APNABIko udako programak amaitu dira, 550 plaza baino gehiago beteta

Beste urte batez, APNABIk udaren ostean oso zapore onarekin emango dio bide irailari. Elkarteak, guztira, 564 plaza bete ditu udako programen bidez; udaleku irekiak, opor-txandak, plan- eta arnasaldi-asteak, eta hasieran aurreikusita zegoen bezala garatu da programazioa. 📸 → Esteka honetan klik eginez, udako jardueren argazki-albuma kontsulta dezakezu! Oporrak eta eguneko…

Plan Vasco de Autismo: APNABI y Gautena celebran el 26 de junio un congreso para su desarrollo

APNABI Autismo Bizkaia, Gautena, Gipuzkoako Autismo Elkartearekin lankidetzan ari da, Autismoaren Euskal Plana garatzera bideratutako jardunaldi garrantzitsu bat eskaintzeko. Hitzordua ekainaren 26an izango da, asteazkena, Donostiako Miramar jauregian, UPV/EHUren Udako Ikastaroen baitan. Elkarteek, biak ere ibilbide eta estaldura handikoak, Euskadiko autismoaren erreferente nagusiez gain, AEN duten pertsonen eta haien familien…

APNABI Autismo Bizkaiak 1000 pertsona biltzea lortu du datorren igandean, apirilak 14, Barakaldon egingo duen martxa solidarioan

973 pertsonek eman dute izena Autismoa Martxan ekimenaren 2. edizioan, APNABI Autismo Bizkaiak Autismoaren Munduko Egunean garatzen duen ekimen solidarioan. Aurten Barakaldon izango da, datorren apirilaren 14an, igandea, bertako udalaren laguntzari esker. Topkaeta 11:00etan Herriko Plazan da, 11:30ean 3 km-ko ibilbide irisgarri bat abiatzeko, Zuazo Ikastetxe publikoko patioan egingo den…

300 pertsona bertaratu dira APNABIren Dibulgazio Jardunaldira, Autismoaz Kontzientziatzeko Munduko Eguna dela eta

300 pertsona inguru bildu ziren joan den martxoaren 21ean, osteguna, Bizkaia Aretoko Mitxelena Auditoriumean, APNABI Autismo Bizkaiaren Autismoaren Munduko Egunaren programazioaren barruan antolatutako “Autismoa pentsatzeko modu berri baterantz” jardunaldira. Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako diputatu Amaia Antxustegik eman zion hasiera jardunaldiari, elkarteko presidente Mikel Pulgarinekin batera. Ondoren, Isabel Paulak, neurogarapenaren…

Desgaitasuna duten pertsonek “nahi dugun Euskadi inklusiborako” neurriak aldarrikatu dituzte ordezkari politikoen aurrean

Apirilaren 21erako deituta dauden Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen barruan, adimen-desgaitasuna, garun-paralisia eta autismoa dituzten Euskadiko herritarrek Euskadi inklusiboaren ideia aurkeztu diete alderdi politikoei ostiral honetan, martxoak 22, pertsona guztiek bizi-baldintza optimoak izan dezaten. FEVASek antolatutako topaketa honetan adimen- edo garapen-desgaitasuna duten 40 pertsonak hartu dute parte, eta beren proposamenak aurkeztu dituzte….

Beste behin ere, APNABIk bat egin du Korrikarekin!

Autismoaren espektroan nahasmendua (AEN) duten 150 lagunek baino gehiagok, familiek eta APNABI Autismo Bizkaia elkarteko profesionalek parte hartu zuten atzo, martxoak 21, osteguna, Korrikako 1784 kilometroan, Galdakaon. Martxoaren 14an abiatu zen euskararen aldeko ekimena Irundik (Gipuzkoa), eta 11 egunez Euskal Herri osoa zeharkatuko du, martxoaren 24an Baionara (Lapurdi) iritsi arte….

Eusko Jaurlaritzak irisgarritasun kognitiboko neurriak handiagotu ditu apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako ErrazTEAren laguntzarekin

Eusko Jaurlaritzak ErrazTEArekin batera lan egin du, desgaitasuna duten pertsonak hauteskunde-prozesuetan benetan sar daitezen laguntzeko. Hauteskunde-eskuliburua erraz irakurtzeko egokitzeaz gain, ibilbiderako irisgarritasun-proiektu pilotu bat jarriko du abian apirilaren 21eko deialdian. Euskadiko lau hiri jendetsuenetako (Gasteiz, Donostia, Bilbo eta Barakaldo) zortzi bozketa-zentrok hartuko dute parte proiektu pilotu honetan. Irakurketa errazeko formatuan…

Leioako Askartza ikastetxeak APNABI Autismo Bizkaiaren jarduera babestera bideratu du bere urteroko elkartasun kanpaina

Urtero bezala, Leioako Askartza ikastetxeak bere elkartasun kanpaina aktibatu du. Proiektu horren bidez, desgaitasuna duten pertsonei laguntzen dieten inguruko erakundeekin lankidetzan aritzen dira, eta, horrela, ikasleen sentsibilizazioa bultzatzen dute. Aurten, APNABI Autismo Bizkaiako Aldamiz ikastetxeko irisgarritasun kognitiboko proiektura bideratuko da diru-bilketa. Kanpaina hainbat bidetatik garatu da: zozketa baterako txartelak saltzea,…