APNABIko Iralabarri zentroak bere proiektu artistikoa aurkeztu du BBK-KUNAn

APNABI Autismo Bizkaiaren Iralabarri Eguneko Arreta Zentroak (EAZ) jarduera artistiko aberasgarria garatu du Artegileak izenburupean 2024ko urria eta abendua bitartean. Proiektu honetan zentroko 12 pertsonek eta dinamizatzaile batek parte hartu dute, sorkuntza plastikoko prozesu kolektibo bat garatuz. Prozesu horren amaieran, erakusketa publiko bat egingo dute BBK-KUNAn, urtarrilaren 17an, ostirala, 17:00etan…

Bizkaia Gara Sariak APNABIren Derioko zentroaren konpromiso soziala aitortu dute

APNABI Autismo Bizkaiaren Derio zentroak Bizkaia Gara Sariak saria jaso du. Autismoa duten pertsonen alde egindako lan berritzaile nabarmenari balioa ematen dion aitorpena da. Ekitaldia abenduaren 4an egin zen, Derion, eta Bizkaiko garapen sozial eta ekonomikoarekin konprometitutako hainbat erakunde eta profesional bildu ziren. Dayana Álvarezek, Derioko zentroko autismoa duen emakumeak,…

Zentroetako 150 pertsona baino gehiago bildu dira APNABIren kirol jardunaldi berri batean

APNABI Autismo Bizkaiak ostegun honetan, urriak 3, ospatu du San Ignazio kiroldegiaren inguruan (Bilbo) zentru arteko kirol jardunaldiaren edizio berri bat, Bilbao Kirolakekin lankidetzan. Topaketa honek, bere 4. edizioan, autismoaren espektroko nahasmendua (AEN) duten 150 pertsona baino gehiago bildu ditu, 20 boluntario baino gehiagorekin, Bizkaiko Herri Kirolak federazioko, Bilbao Artizarrak…

Derioko zentroak ateak ireki zituen izaera arkitektonikoko bisita baterako

Maiatzaren 18an, larunbata, APNABI Autismo Bizkaiak Derion duen eguneko zentroak bisita gidatu baten bidez arkitektonikoki ezagutzeko aukera eskaini zuen. Mies van der Rohe fundazioak bultzatutako ekimena izan zen, eta eraikin horrek duen berrikuntza nabarmendu nahi izan zuen; izan ere, Euskadin izen bereko Europako arkitektura-lehiaketako 40 onenen artean hautatu zuten bakarra…

Arrigorriagako eguneko arreta zentroan ziurtatutako aldagailu inklusibo berria

Eraikinen irisgarritasuna hobetzearen alde eginez, APNABI Autismo Bizkaiak bainugela egokitu, inklusibo eta segurua jarri du Arrigorriagako eguneko arreta zentroan (EAZ). Instalazio berri hau laguntza eta higienerako behar handiak eta/edo konplexuak dituzten pertsonen erabilerara zuzenduta dago, zentroko erabiltzaile guztien autonomia sustatzeko helburuarekin eta horien premien aniztasunari erantzunez. Proiektuak zuzenean erantzuten die…

Derio Zentroak ateak irekiko ditu izaera arkitektonikoko bisita gidatua egiteko

APNABI Autismo Bizkaiko Derioko eguneko zentroaren arkitektura ezagutzeko aukera eskainiko du maiatzaren 18an, larunbata, 10:00etan egingo den bisita gidatuaren bidez. Mies van der Rohe fundazioak bultzatutako ekimena da, eta eraikin horrek aurkezten duen berrikuntza nabarmendu nahi du, izen bereko Europako arkitektura-lehiaketako 40 onenen artean hautatutako bakarra baita Euskadin. Bisita AV62…

APNABIk Derion duen zentroak familiarteko boluntariotza jardunaldiak eskaintzen ditu abuztuan

APNABIk Derion duen zentroak abuztuan irekiko ditu ateak boluntariotza programa trinko baterako. Auzolandegien txandez gain – Eusko Jaurlaritzak koordinatuta eta Estatu osoko gazteen parte-hartzearekin –, zentroko zuzendaritzak zenbait jardunaldi eskainiko ditu, familia bazkideek eta autismoaren espektroko nahasmendua (AEN) duten pertsonek familian aisialdia partekatzeko, adina edo egoera fisikoa kontuan hartu gabe….

Eusko Jaurlaritzak Auzolandegiak programa abian jarri du, eta APNABIko Derio Zentroan hainbat txanda eskainiko ditu

Aurten ere, Eusko Jaurlaritzak gazteen boluntariotzako Auzolandegiak programa abiarazi du. Eta, bigarrenez, APNABIk Derion duen eguneko arretarako zentroak proiektuetako bat proposatuko du, bereziki nekazaritza ekologikoari buruzko nozioak ikastera bideratua. Boluntariotzaren eremuak 15 eguneko iraupena du, eta Derioren kasuan, honako aste hauen artean hauta daiteke: 1. txanda: 2024/07/29tik 2024/08/11ra 2. txanda:…

APNABI Autismo Bizkaiako Derio Zentroak Txorierriko Politeknikarekin kolaboratzen du zonaldeko biodibertsitatea bultzatzeko

Txorierri Politeknikako Ingurumen Hezkuntza eta Kontroleko ziklokoko ikasleek intsektu-etxea eta zomorro-hotela eraikitzeko proiektua aurrera eraman dute APNABIko Derio eguneko arretarako zentroarekin. Instalazio horiei esker, inguruko biodibertsitatea aberasteaz gain, flora mehatxatu dezaketen izurriteak eta espezie inbaditzaileak agertzea saihesten duten espezieak hurbil daitezke. Elkartearen eguneko arretarako beste zentroak bezala, Derioko Zentroaren esku-hartze…

Emakumeen Nazioarteko Egunaren aldeko ekintzak APNABIko zentro guztietara iritsi dira

Urtero bezala, APNABI Autismo Bizkaiako autismoaren espektroan nahasmendua (AEN) duten pertsonentzako lantoki eta arreta zentroek hainbat jarduera eta ekimen berezi garatu dituzte martxoaren 8rako, Emakumeen Nazioarteko Egunerako. Horrekin, entitateko Berdintasun Batzordeak emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lantzen eta aldarrikatzen jarraitzea du helburu. Aste osoan zehar, APNABI Lan Zentro Okupazionalean eta…