Martxoak 4, hitzaldi birtuala: “Nire independentziaren bila”

Autismoari buruzko Kontzientziazioaren Nazioarteko Eguna dela eta APNABIk antolatu duen hitzaldi birtualen zikloaren 2. hitzordua eskainiko du datorren ostegunean, 2021eko martxoaren 4an. 17:30ean izango da. Bertan, AENdun pertsonen bizitza independentea eta emantzipatzeko aukerak aztertuko dira, baita APNABIk zentzu horretan eskaintzen dituen laguntzak ere.  📍 Eman izena hemen parte hartzeko! Elkarteko…

Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzetan aldi baterako egonaldien programa, ezgaitasuna duten pertsonentzat

Bizkaiko Foru Aldundiak, aurten ere, bere egoitzetan aldi baterako egonaldiak egiteko programa eskaintzen du, ezgaitasuna duten pertsonak zaintzen dituztenen atsedenerako edo larrialdiei erantzuteko. 18 eta 64 urte bitarteko pertsonentzat da. APNABI Autismo Bizkaiaren Familiei Laguntzeko Zerbitzuak laguntza eskaintzen die eskaerak tramitatzeko horretan interesa duten familiei, eta horri buruzko informazio guztia…

APNABIk ere Gabonak gozatu ditu!

Gabon hauetan ere APNABI Autismo Bizkaiak bere jarduerarekin jarraitu du. Elkarteko etxebizitzetako eta Familientzako Laguntza arloko programak aurreikusitakoaren arabera garatu dira, bai eta APNABI Laneko enpleguari laguntzeko programak ere. Abenduaren azken asteetan eta urtarrilaren lehenetan hainbat kontratazio lagundu dituzte eta. Hori guztia, gainera, azken hilabeteetan bezala egin da, indarrean dauden…

Eusko Jaurlaritzak APNABIk proposatutako hiru proiektu berri babestuko ditu

APNABI Autismo Bizkaiak Eusko Jaurlaritzaren laguntza ekonomikoa jasoko du hiru proiektu berritzaile garatzeko: aisialdi birtuala, bizimodu independenterako entrenamendua eta AENen zahartzea. Datozen hilabeteetan hasi eta garatuko dira ekimen horiek. Aisialdi birtuala Aisialdi birtualeko programa sortu zen espazio berriak sortzeko eta AEN duten pertsonentzako aukera ludikoak eskaintzeko asmoz teknologia berrien bidez,…

APNABIko etxebizitzek normaltasun berrira egokitutako udaz gozatzen ari dira

Segurtasun neurrien jarraipenak ez du eragotzi APNABIren etxebizitzetan aisialdiko jarduera ugari egitea ekainean, uztailean eta abuztuan. Etxeetan bizi diren neska-mutilek hainbat kirol-jarduera egin dituzte, hala nola, hipika, hiriko, hondartzako eta mendiko irteerak eta aisialdiko beste hainbat ekintza. Uneoro lehentasuna eman zaie talde txikiei eta aire zabalean gozatzeari, bai eta segurtasun…

Deseskalada aurrera doa, eta APNABIk bere zerbitzuak pixkanaka berraktibatzen jarraitzen du

APNABI Autismo Bizkaiak urratsak ematen jarraitzen du Covid-19ren aurkako konfinamenduaren ondoren. Erakundeen jarraibideei eta indarrean dagoen araudiari jarraiki, azken asteetan elkatearen zerbitzu batzuk berriro aktibatu dira, nahiz eta aldaketa batzuk egin diren, gaixotasuna berriro ager ez dadin segurtasun-neurrien eta protokoloen ondorioz. Aisialdi arloa 2020ko udarako aurreikusitako jarduerak berriz diseinatuko ditu…

APNABIk azpimarratu du alarma-egoeran ere AEN duten pertsonen ongizatearen alde jarraitzen duten profesional guztien lana

APNABI Autismo Bizkaiak bere zerbitzu asko aldatu behar izan zituen, 2020ko martxoaren 14an alarma-egoera deklaratu baitzuen Gobernuak COVID-19ak eragindako osasun alertagatik. Harrezkero, elkarteko hamar etxeek —guztira ia 60 AENdun pertsona hartzen dituzte — funtzionatzen jarraitzen dute, eta beren jarduera eguneko 24 orduetara luzatu behar izan dute, konfinamenduaren eskakizunei erantzuteko. Horrek…

APNABIko adingabeen etxeek Bizkaiko Foru Aldundiko haurren sailak proposatutako asteko erronkekin bat egin dute

Azken asteetan, APNABIko Madarias eta Mendialdeko adingabeen etxeek bat egin dute Bizkaiko Foru Aldundiko Haurren Departamentuko Egoitza Harrerako Unitateak proposatutako asteko erronken dinamikarekin. Etxeko konfinamendua jasateko eta lankidetza sustatzeko, erakunde horrek jarduera bat proposatzen du astero, egoiliarrek jarduera hori garatu eta gainerako etxeekin partekatu dezaten, argazki edo bideoen bidez. Orain…

APNABIk “Ni, neure etxean” gidali liburua argitaratu du, AEN duten pertsonen bizitza independentearen entrenamendua sustatzea izanik helburu

Atseginez partekatu nahi dut zuekin APNABI Autismo Bizkaian plazaratu berri dugun “Ni, neure etxean” argitalpena, bizitza independenteranzko bidean dauden AENdun pertsonak entrenatzea helburu duen gidaliburua. Gidaliburu hau Etxebizitza Eremuan bultzatutako programa baten barruan egin da eta programa horren helburua da autismodun pertsonen gaitasunak hobetzea helduarora iristen direnean. Aholku praktiko zenbait…

Piano bat eman digute

Joan den urriaren 24an Algortako Maite Gómez APNABI Autismo Bizkaiarekin jarri zen harremanetan piano bat eman nahi zigulako. Maitek berak esan zigun asmoa zuela saltzeko, baina bururatu zitzaion ideia ona izango zela dohaintzan ematea. Erabaki zuen musikarekin eta umeekin lan egiten duen elkarteren bati ematea, pentsatu zuelako han ondo zainduko…