Zabalik dago APNABIren 2022ko Familiei Laguntzeko Programetan izena emateko epea

APNABIren Familientzako Laguntzak dagoeneko aurkeztu du 2022rako arnasketa, udaleku ireki eta jarduera ludikoen eskaintza – Lehen Txikipark-, eta eskaerak formalizatzeko epea ireki du. AENdun pertsonaren familiari laguntzeko eta haren bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko pentsatuta eta diseinatuta daude proposamen horiek, kontziliazio pertsonala, lanekoa eta soziala bultzatuz. APNABIren Aisialdi arloa da autismoa duten…

AENdun pertsonen guraso-taldeek komunikazioari buruz hausnartu eta esperientziak partekatzeko aukera izan dute

APNABI Autismo Bizkaia elkarteko Familientzako Laguntza arloak aldian-aldian antolatzen dituen gurasoen topaketekin jarraitu du. Azken hitzordua apirilaren 24an, larunbatean, izan da, eta bertan familiaren komunikazioa aztertu zen. Iralabarriko Eguneko Arreta Zentroko (EAZ) auditorioa izan zen, beste behin ere, bilera egiteko aukeratu zen tokia, COVID-19aren aurka indarrean dauden segurtasun neurriak errespetatuz…

APNABIk lanean jarraitzen du COVID-19ren aurkako neurri berrietara egokitzeko

APNABIren zerbitzuak etengabe ari dira egokitzen covi-19ren aurkako prebentzioaren arloan indarrean dagoen arautegira. Udalerri eta lurraldeen itxitura perimetrala dela eta, ibiltzeko baimenak eskaintzen dira, erabiltzaileak eta haien familiak programatutako hitzorduetara joan ahal izan daitezen. Bestalde, aisia eta aisialdiko taldeak berrantolatu egin dira, parte-hartzaileek segurtasunez gozatzen jarrai dezaten. APNABIren zerbitzuak prest…

% 33ko edo hortik gorako ezgaitasuna duten adingabeentzako sendagaien doakotasuna

2021eko urtarrilaren 1az geroztik, % 33ko edo hortik gorako ezgaitasun aitortua duten adingabeak salbuetsirik daude botikak erosteagatik. Aintzatespen hori 2021erako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko Legean jasota dago. Lege horrek aldaketak sartu ditu arlo horretako aurreko legerian, eta aurrerantzean ez dutela ekarpenik egingo farmazia-prestazio anbulatorioko erabiltzaileek eta onuradunek, % 33ko edo…

Ezgaitasunagatiko PFEZaren itzulketa, atzera eraginez, 4 urte arte

Bizkaiko Foru Ogasuneko Ekonomia eta Administrazio Auzitegiak 2020ko urriaren 23an emandako ebazpen baten arabera, familia batek eskubidea du Errentaren Gaineko Zergan (PFEZ), atzera eraginez, bere seme-alabetako baten ezgaitasuna ofizialki onartu aurreko lau urteetan sartutako kopuruak itzultzeko. Familiak, Foru Aldundiaren eskutik bere semea ezgaitasuna duen pertsona dela aitortzean, aurreko lau ekitaldietan…

Udako programazioak elkarteko 200 familia baino gehiagoren beharrei erantzun die

APNABIren udako eskaintza, Familiei Laguntzeko proposamenek eta Aisialdi arlokoek osatua, arrakastaz garatu da. COVID-19aren pandemiaren ondorioz planifikazioaren zati bat osorik birkonfiguratu behar izan zuten arren, bi taldeek 200 jarduera baino gehiago egin ahal izan dituzte ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean, eta balorazioa oso positiboa da. Eskainitako 560 plazak bete dira…

Arnasaldiek eta koloniak aurrera jarraitzen dute, familien beharrei jarraiki

Familiei Laguntzeko arloak koordinatzen duen udako arnasaldi eta kolonien programak Arrigorriagako aterpetxean eta APNABI Autismo Bizkaiaren beste zentro batzuetan garatzen jarraitzen du, eta horrela jarraituko du datozen asteetan. Udako programazioa ekainaren erdialdean hasi zen, eta profesionalen taldea jada hasi da abuztuko asteen plangintza garatzeko prestatze-lanak egiten. Zerbitzuak nabarmendu du familia…

Lankidetza-hitzarmenei esker, APNABIk udako erantzuna zabaldu du Bizkaiko zenbait udalerrietara

APNABI Autismo Bizkaiak hitzarmen bana sinatu du Leioako eta Bermeoko Udalekin eta Durangoko Jesuiten ikastetxearekin, udako zenbait jardueratan instalazioak erabiltzeko. Hala, Leioako Mendibile eskola publikoko gela batzuk, Bermeoko eskolako eta Durangoko ikastetxeko gune batzuk erabiltzen ari da elkartea uztailean eta abuztuan. Horri esker, APNABIk udalerri horietako familiei eta AEN duten…

APNABIk udako jarduerak abiatu ditu

APNABIk 2020ko udako jarduerak inauguratu ditu ekainaren 19tik 21era bitarteko asteburuan. Azpimarratzekoa da bai Aisialdi arloak bai Familiei Laguntzeko arloak 300 familia baino gehiagori emango dietela estaldura udako eskaintzaren bitartez. Eguneko 3.000 erantzun baino gehiago biltzen ditu. Familiei Laguntzeko arloak joan den asteburuan APNABIren Arrigorriagako aterpetxeko lehen atsedenaldia aktibatu zuen….