Helduaro aktiboa, autismoa duten pertsonen zahartze goiztiarra prebenitzeko giltzarria

APNABI Autismo Bizkaia elkartearen autismoa duten helduen zahartze-prozesuak aztertzen eta ezagutzen ari da, adinarekin elkarteko pertsonengan eta familiengan sortzen ari diren beharrei aurrea hartzeko eta erantzuteko, kalitatezko heldu-bizitza errazteko. 2024ko lehen hiruhilekoan narriadura goiztiarreko kasuak detektatzeko eta horien jarraipena egiteko barne-tresna pasatu du lantaldeak. 95 pertsona ikusi dira, 28 emakume…

APNABI Autismo Bizkaiak Zahartze aktiboa eta AEN prestakuntza ematen ditu FESPAUn

APNABI Autismo Bizkaiak Zahartze aktiboa eta AEN formakuntza eman ditu Espainiako Autismo Federazioan (FESPAU). Javier Gómez García eta Susana Valladolid, Autismoaren Espektroaren Nahasmendua (AEN) duten pertsonen zahartze-taldeko profesionalak, izan ziren saioa online emateko arduradunak. Prestakuntza horretan, besteak beste, autismoaren eta zahartzearen, desgaitasunaren eta zahartzearen arteko harremana, eskubideen esparrua eta zahartze-prozesuetan…

APNABIk Madrilgo Instituto San José Fundazioaren Poseidón prestakuntzan parte hartzen du

Joan den martxoaren 3tik 5era bitartean, APNABI Autismo Bizkaiko eguneko arretako eta hezkuntza-arloko profesionalek parte hartu zuten Poseidón prestakuntzan, Madrilgo San José Institutua Fundazioak uretako ingurunean garatzen duten programa ezagutzeko emandakoan. Uretako proiektu honetan fisioterapeutek, logopedek, terapeuta okupazionalek eta pedagogia terapeutikoko profesionalek parte hartu dute, besteak beste. Ekimen honen helburu…

APNABIren aldeko botoa eman dezakezu “La voz del paciente” lehiaketan!

APNABI Autismo Bizkaiak Cinfa Laborategiek bultzatutako “La voz del paciente” ekimenaren 3. edizioan parte hartu du. Horren bidez, erakundeak 2.500 euroko laguntzak emango dizkie online bozketa batean herritarren babes handiena jasotzen duten elkarteen 100 ekimenei. Edizio honetan 400 proiektuk hartuko dute parte. 🗳 APNABIren aldeko botoa eman dezakezu esteka honen…

APNABIk autismoaren ikerketan egindako azken aurrerapenak partekatu ditu Salamancako Unibertsitateko XI. nazioarteko jardunaldi zientifikoetan

APNABI Autismo Bizkaia lantaldeko profesional batzuk desgaitasuna duten pertsonei buruzko XI. nazioarteko ikerketa-jardunaldi zientifikoetan izan dira martxoaren 16, 17 eta 18an, INICO, Salamancako Unibertsitateko Komunitatean Integratzeko Unibertsitate Institutuak antolatuta. Aurtengo edizioa “Bizi-kalitatea eta laguntzak: ebidentziaren boterea” izenburupean egin da. Bertan partekatu dituzte, komunikazio formatuan, autismoaren espektroko nahasmendua (AEN) duten pertsonengan…

COVID-19aren aurre egiteko etengabeko egokitzapena, 2022. urtearen hasierarako gakoa

COVID-19ak eragindako pandemiaren 6. olatuak 2021eko azken asteak baldintzatu ditu Euskadin, eta horren eragina APNABI Autismo Bizkaiaren baliabide sarean ere nabaritu da. Elkartearen programak aldatzen ari dira azken egunotan, eta talde profesionala etengabe egokitzen ari da duela aste batzuetatik, AENdun pertsonentzako eta haien familientzako erantzunak egoera oso aldakor batean mantendu…

Proiektu pilotu berri batek jarduera fisikoa hurbildu du APNABIren etxeetara

APNABI Autismo Bizkaia elkartearen Goikoa etxeak jarduera fisikoko programa pilotu bat garatu du GaituzSportekin lankidetzan. Enpresa hori desgaitasun intelektual eta fisikoa duten pertsonentzako kirol-jardueran espezializatuta dago. Horren bidez, pertsonen gaitasun fisikoak hobetu nahi dira, eta autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten egoiliarren sedentarismoari aurre egin. Apirila eta ekaina bitartean, astero egin…

Udan COVID-19ren aurrean kontuz ibiltzearen garrantzia gogorarazi du APNABIk

APNABI Autismo Bizkaiak aurreikusita zegoen bezala egiten jarraitzen du udako jarduerak garatzen, eta une oro errespetatzen ditu indarrean dauden neurriak eta COVID-19aren aurkako prebentzio-arloko gomendioak eta ezarritako jarduera-protokoloak. Era berean, harreman estua du Osakidetzarekin eta kasu bakoitzean erreferentzia diren erakundeekin, protokoloak aplikatzeko eta SARS-CoV-2ak eragindako gaixotasunaren kasu positiboen aurrean jardutea…

Areetako EAZko erabiltzaileek eta profesionalek lagundu dute Getxoko parke bioosasungarrien irisgarritasuna hobetzen

APNABI Autismo Bizkaiako Areeta eguneko arretarako zentroa (EAZ) laguntzen ari da Getxon zenbait parke biosaludagarri garatzen. Horrela, autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten pertsonen beharretara hobeto egokitzea bilatzen dute. Instalazioen ardura duen KIDO enpresak APNABIren lantaldeko hiru profesional eta erabiltzailen laguntza izan nahi izan du, Areeta auzoko parkea testatu eta doitzeko….

APNABIk gorputza lantzeko taldeko programa pilotu bati ekin dio eguneko arreta zentroetan

Joan den asteartean, ekainak 29, APNABI Autismo Bizkaiako Deustuko Eguneko Arreta Zentroak (EAZ) gorputza lantzeko taldeko programa pilotu bati ekin zion. Programa horren arabera, autismoaren espektroko nahasmendua (AEN) duten pertsonen neurrira diseinatutako eta egokitutako talde-jarduerak egingo dira, fisioterapia-programatik koordinatuta. 14 pertsonek parte hartzen dute probako dinamikan, hiru taldetan banatuta. Horietako…