APNABIk gorputza lantzeko taldeko programa pilotu bati ekin dio eguneko arreta zentroetan

Joan den asteartean, ekainak 29, APNABI Autismo Bizkaiako Deustuko Eguneko Arreta Zentroak (EAZ) gorputza lantzeko taldeko programa pilotu bati ekin zion. Programa horren arabera, autismoaren espektroko nahasmendua (AEN) duten pertsonen neurrira diseinatutako eta egokitutako talde-jarduerak egingo dira, fisioterapia-programatik koordinatuta. 14 pertsonek parte hartzen dute probako dinamikan, hiru taldetan banatuta. Horietako…

APNABI eta Bizkaiko Gurutze Gorria elkarlanean ari dira gida bat sortzeko anbulantzietan AENdun pertsonei laguntzeko

APNABI Autismo Bizkaiaren eguneko arretarako zentroen (EAZ) partaidetza- eta hausnarketa-taldeak lankidetza estua izan du Bizkaiko Gurutze Gorriarekin azken hilabeteetan, anbulantzietan autismoaren espektroaren nahasmena (AEN) duten pertsonei laguntzeko gida bat sortzeko. Bizkaiko Gurutze Gorriaren Prestakuntza Zentroko Osasun Larrialdietako ikasle talde bati esker garatu da proiektua. Horren bidez, irisgarritasuna erraztu nahi da,…

APNABIk bizitza independentea sustatzera bideratutako hitzaldi-ziklo berria hasi du, AENdun pertsonei zuendutakoa

APNABI Autismo Bizkaiak hitzaldi-ziklo berria hasi du ekainaren 4an. Autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten pertsona helduen bizimodu independentea bultzatzeko lan-ildoaren barruan dago hori. Beatriz Amusategui Atlaxis fisioterapeuta eta elkartearen ohiko laguntzaileak dinamizatu zuen topaketa. Besteak beste, elikadura osasungarria, digestio-prozesua, elikagai ultraprozesatuen aurrean janari erreala detektatzeko gakoak eta loaren eta atsedenaren…

Bilboko Udalak APNABIren lana aitortu du osasun komunitarioaren arloan

Apirilaren 7ko Osasunaren Nazioarteko Eguna dela eta, Bilboko Udalak publikoki adierazi, eskertu eta omendu nahi izan ditu osasun-arloko Bilboko zenbait elkartek egiten duten lana, baita kolektibo horietan aktiboki parte hartzen duten pertsona guztiak ere. APNABI Autismo Bizkaiak sari hauetako bat jaso du osasun komunitarioaren arloan egiten duen lanaren aitorpen gisa….

APNABIk lanean jarraitzen du COVID-19ren aurkako neurri berrietara egokitzeko

APNABIren zerbitzuak etengabe ari dira egokitzen covi-19ren aurkako prebentzioaren arloan indarrean dagoen arautegira. Udalerri eta lurraldeen itxitura perimetrala dela eta, ibiltzeko baimenak eskaintzen dira, erabiltzaileak eta haien familiak programatutako hitzorduetara joan ahal izan daitezen. Bestalde, aisia eta aisialdiko taldeak berrantolatu egin dira, parte-hartzaileek segurtasunez gozatzen jarrai dezaten. APNABIren zerbitzuak prest…

% 33ko edo hortik gorako ezgaitasuna duten adingabeentzako sendagaien doakotasuna

2021eko urtarrilaren 1az geroztik, % 33ko edo hortik gorako ezgaitasun aitortua duten adingabeak salbuetsirik daude botikak erosteagatik. Aintzatespen hori 2021erako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko Legean jasota dago. Lege horrek aldaketak sartu ditu arlo horretako aurreko legerian, eta aurrerantzean ez dutela ekarpenik egingo farmazia-prestazio anbulatorioko erabiltzaileek eta onuradunek, % 33ko edo…

APNABIk AENa duten pertsonen zahartzea aztertu du

APNABI Autismo Bizkaiak autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duen pertsonen zahartzeari buruzko ikerketa garatu du, pertsona horien guztien eta haien familien etorkizuneko beharrei aurrea hartzeko. Zahartze aktiboaren taldearen bidez garatu da. Ikerketaren dokumentua eskuragarri dago hemen. Oso ikerketa gutxi daude zahartzeari eta AENei buruz, adimen-urritasunari buruzkoak baitira nagusi. Analisi horren arabera….