APNABI LANen proiekturik berritzaileena enplegagarritasuna sustatzeko, erreferente

APNABI LANek, APNABI Autismo Bizkaiaren sustapen soziolaboraleko arloak, abenduaren 16an aurkeztu zuen bere proiektu berritzailea, autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko, IA (Adimen Artifiziala) jardueraren bidez, UPV-EHUko Gizarte Zerbitzuen Kudeaketa eta Berrikuntza Graduondokoan. APNABI LANeko zuzendari Iban Huartek eta elkarteko Azlan okupazio-zentroko erabiltzailea den Eneko Alonsok egin zuten….

Astefood, AENdun pertsonen bizitza independentea bultzatzeko aplikazioa, Orange Fundazioak eta Autismo Españak saritua

Damián Simon Ibergallartuk asmatu eta garatu du proiektua, autismoaren espektroaren nahasmena (AEN) duen pertsonak, APNABI Autismo Bizkaiaren laguntzarekin. Errezeta pertsonalizatuetatik abiatuta, menuak eta asteko erosketak planifikatzeko aukera ematen duen app bat da Astefood. Horrela, AENdun helduen bizitza independenterako sarbidea sustatzen du. Orange Fundazioak eta Espainiako Autismo Konfederazioak argitara eman dute…

Aurten ere, Eusko Jaurlaritzak APNABIren proiektu berritzaile garrantzitsuak babestu ditu, TEA duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko

Apnabi Autismo Bizkaiak Eusko Jaurlaritzaren laguntza ekonomikoa jaso du hiru proiektu berritzaile berri garatzeko: bizitza independenterako entrenamendu-programa, aisialdi birtuala bultzatzeko programa eta elkarri laguntzeko programa. Horiek guztiak autismoaren espektroan nahasmendua duten pertsonei arreta eskaintzera eta haien familiei laguntzera bideratzen dira. Lan-ildo berri horiek 2021eko azken hiruhilekoan garatuko dira. Bizimodu independentea…

APNABIko zentroek hobekuntzak jaso dituzte udako asteetan

APNABI Autismo Bizkaiko zenbait zentrok instalazioak hobetu dituzte udan zehar. Besteak beste, Goikoa etxean irisgarritasuna hobetu da. Plataforma jasotzaile berri bat instalatzeaz eta eskaileretako baranda ordezkatzeaz gain, bainugela berregokitu dute, eta orain gurpil-aulki batekin sar daiteke bertara. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak bidalitako zehaztapen teknikoak hartu dira kontuan. Mendialdeko etxean ere pintura-lanak…

Etorkizuneko bideojokoa diseinatzen

jokuplay

Azaroaren 21ean bideojokoei buruzko tailer bat antolatu zen Bilboko Azkuna Zentroko mediatekan, “Etorkizuneko bideojokoa diseinatzen” izenburupean, eta APNABI Autismo Bizkaia elkarteko bazkideek parte hartu zuten ekitaldi horretan. Iaz JokuPlay espazioa martxan jarri zenetik, Azkuna Zentroak apustu sendoa egin du jokoen alde (bai bideojokoak, bai mahai-jokoak) sormena sustatzeko modu arduratsuan. Horregatik,…