Dagoeneko 2.000 bazkidetutako familia eta pertsona autista baino gehiago gara!

APNABI Autismo Bizkaia elkarteak duela gutxi mugarri berri bat lortu du bere ibilbidean, 2.000 bazkideren kopuru sinbolikoa gaindituz. Zehazki, erakundeak 2.024 familia eta pertsona autista laguntzen ditu gaur egun; horietatik 1.096 helduak direlarik eta 928 adin txikikoak. Gainera, emakumeen ehunekoak gora egiten jarraitzen du eta guztizkoaren % 24ra iristen da.

Azken urteotan, APNABIra 200 familia baino gehiago elkartu dira urtero, erakundearen hazkundearen eta autistekin eta haien familiekin duen loturaren isla.

Mugarri garrantzitsuenetako bat da APNABIra zuzenean batzen diren pertsona autisten kopuruak gora egin duela, hau da, beren kabuz, senideen bitartez egin gabe. Gaur egun, 113 pertsonak eman dute urrats hori — 49 emakumek eta 64 gizonek —.

Horietatik ia % 80 azken hiru urteetan batu dira elkartera, eta datu horrek agerian uzten du autistek erakundean duten parte-hartze zuzena gero eta handiagoa dela. Aurrerapen horrek indartu egiten du APNABIk euren eskubideak aitortzeko duen konpromisoa, bai eta euren bizitzari eta elkarteari eragiten dieten erabakietan betetzen duen zeregin aktiboa ere.

Comments are closed.