Dagoeneko eska daiteke Osakidetzaren zentroetan autistentzako Lehentasunezko Osasun Txartela

Ohiko osasun-zentroan eskatu behar da, lehen mailako arretako medikuaren bidez.

Pertsona autistentzako Lehentasunezko Osasun Txartel Indibiduala (Lehentasunezko OTI) jada eska daiteke Osakidetzako osasun-zentroetan. Txartel horrek laguntza sanitario eskuragarriagoa eta pertsona bakoitzaren beharretara egokitua ematen laguntzen du, baita estresagarriak izan daitezkeen inguruneetan itxaronaldiak murrizten ere.

APNABI Autismo Bizkaia elkarteak oso positibotzat jotzen du neurri hau martxan jartzea, izan ere, elkarteek hainbat urtez lan egin dute FEVAS Plena Inclusión Euskadi erakundearekin eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin batera.

Nola eskatu txartela

  1. Autistak edo haren senideak edo tutoreak txartela eskatu behar du bere osasun-zentroan, lehen mailako arretako medikuaren bidez.
  2. Medikuak egiaztatuko du hura lortzeko baldintzak betetzen dituen.
  3. Onartu ondoren, etxera iritsiko da txartel berria.

Edozein zalantza argitzeko edo laguntza behar izanez gero, APNABIko familiek Familiei Laguntzeko taldearekin harremanetan jar daitezke familia@apnabi.org helbide elektronikoan edo 944 755 704 telefonoan.

Egitasmo hau Osakidetza abian jartzen ari den egokitzapen-prozesu baten parte da. Horrelako aldaketetan gertatzen den bezala, baliteke osasun-zentro batzuetan oraindik xehetasun guztiak ez ezagutzea edo eskaera zehazki nola kudeatu ez jakitea. Horregatik, egokitzapen-denbora behar izan daiteke prozedura osasun-sare osoan erabat ezarrita egon arte.

Comments are closed.