Derio Zentroak ateak irekiko ditu izaera arkitektonikoko bisita gidatua egiteko

APNABI Autismo Bizkaiko Derioko eguneko zentroaren arkitektura ezagutzeko aukera eskainiko du maiatzaren 18an, larunbata, 10:00etan egingo den bisita gidatuaren bidez. Mies van der Rohe fundazioak bultzatutako ekimena da, eta eraikin horrek aurkezten duen berrikuntza nabarmendu nahi du, izen bereko Europako arkitektura-lehiaketako 40 onenen artean hautatutako bakarra baita Euskadin.

Bisita AV62 Arquitectos enpresako Toño Foraster arkitektoak egingo du, baina Aritz Rementeria APNABI Autismo Bizkaiko eguneko arreta zentroko zuzendariak ere parte hartuko du. ordu 1 eta 30 minutu inguruko iraupena izango du.

✍️ Bertara joan ahal izateko, beharrezkoa da aldez aurretik esteka honetan izena ematea

📸 Zentroaren argazki-albuma ikus dezakezu esteka honetan

Derio Zentroaren eginkizun nagusia da APNABIk eta Bizkaiko Foru Aldundiak eguneko arretarako dituzten 11 zentroetako bat hartzea. Autismoa duten 24 pertsonari ematen die laguntza, 7 laguneko talde profesional baten lanari esker.

Comments are closed.