
Maiatzaren 18an, larunbata, APNABI Autismo Bizkaiak Derion duen eguneko zentroak bisita gidatu baten bidez arkitektonikoki ezagutzeko aukera eskaini zuen. Mies van der Rohe fundazioak bultzatutako ekimena izan zen, eta eraikin horrek duen berrikuntza nabarmendu nahi izan zuen; izan ere, Euskadin izen bereko Europako arkitektura-lehiaketako 40 onenen artean hautatu zuten bakarra da.
Eraikina sinatu zuen arkitektoak, AV62 Arquitectos enpresako To帽o Forasterrek, egin zuen bisita, baina Aritz Rementeriak ere parte hartu zuen, APNABI Autismo Bizkaiaren eguneko arreta-zentroko zuzendariak.
馃摳 Azgazkiak ikus ditzakezu esteka honetan
Derio Zentroaren eginkizun nagusia da APNABIk eta Bizkaiko Foru Aldundiak eguneko arretarako dituzten 11 zentroetako bat hartzea. Autismoa duten 24 pertsonari ematen die laguntza, 7 laguneko talde profesional baten lanari esker.