APNABIri dohaintza egitea
Zergatik eskatzen dugu zure laguntza?
Irabazi-asmorik gabeko elkartea gara, eta zure laguntza behar dugu gure proiektuak bultzatzeko. Proiektu horiek honako helburu hauek dituzte:
- Autismoa duten pertsonei eta haien familiei beren bizi-proiektuak garatzen laguntzea.
- Bizkaiko autismoaren erreferentziako erakundeari laguntzea.
- Gizarte bidezkoagoa eta solidarioagoa sustatzea.
2024an APNABI Autismo Bizkaiari egindako dohaintza guztiek % 45eko kenkari fiskala dute, gure jarduera “lehentasunezko mezenasgotzat” jo baitu Bizkaiko Foru Aldundiak ekitaldi fiskal honetarako.
Hainbat bide ditugu zuk dohaintza egiteko:
Dohaintzak
Gure elkartearen alde dohaintza egiten baduzu, APNABI Lagunak izango zara
Horretarako, honako hauek egin ditzakezu:
- BIZUM: APNABI GKE gisa erregistratuta dago, Bizumen orrian ikus dezakezun bezala. Nahi duzun diru-kopurua bidal diezagukezu zure banketxeko Bizum aplikaziotik. Barruan zaudela, aukeratu dohaintza egiteko aukera, eta horretarako prestatutako gunean, bilatu APNABI edo markatu 33470 zenbakia. Eskerrik asko!
- KONTU KORRONTEA: Bete ezazu beherago dagoen formularioa eta nahi duzun zenbatekoa zure kontuan kargatuko dugu. Era berean, adieraz diezagukezu ekarpen puntuala den edo hiruhileko, urte eta abarretan behin eta berriz betearaztea nahi duzun. Dohaintzen ziurtagiria sortu eta bidaliko dizugu. Eskerrik asko!
Aliantzak enpresekin
APNABItik kudeaketa-zerbitzuak eta lege-aholkularitza eskaintzen dizkizugu, desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorra (DLO) betetzeko.
- KONTRATAZIOA
Enplegu Lagundua enpresen eskura dagoen baliabidea da, DLOren legezko betebeharrari erantzuteaz gain, Erantzukizun Sozial Korporatiboaren (ESK) estrategia garatzeko. Kontratazioa nola babestu jakiteko, gure gizarte- eta lan-arloaren APNABI Lan webgunea bisitatu dezakezu.
- NEURRI ALTERNATIBOAK
Ordezko neurriak DLOk 50 langile edo gehiagoko enpresa publiko eta pribatuei eskaintzen dien aukera dira, baldin eta, salbuespen gisa, desgaitasuna duten pertsonak kontratatzeko % 2ko betebeharra bete ezin badute.
APNABI Lan, gure gizarte- eta lan-arloa, Enplegu Zentro Berezi gisa erregistratuta dago enplegu-zerbitzu publikoan, eta, beraz, salbuespen-ziurtagirien bidez zerbitzua emateko gaitasuna du.
Jaraunspenak eta legatuak
Zure testamentuan APNABI Autismo Bizkaia elkartea sartzeak, zure ondarearen zati bat edo ondasun jakin bat (legatua) utzita, zure testamentua solidario bihurtzen du, nahitaezko jaraunsleen jaraunspen legitimoa kaltetu gabe. Txikia edo handia, dohaintza batek beti batzen du gure misioaren alde, hau da, autismoa duten pertsonentzako kalitatezko bizitza baten alde egitea.
Eskerrik asko!
Zu bezalako pertsonen eskuzabaltasunari eta elkartasunari esker, APNABI Autismo Bizkaian 45 urte baino gehiago daramatzagu autismoa duten pertsonak eta haien familiak gizarteratzeko bizi-proiektuak eraikitzen.