Emakumeen Nazioarteko Egunaren aldeko ekintzak APNABIko zentro guztietara iritsi dira

Urtero bezala, APNABI Autismo Bizkaiako autismoaren espektroan nahasmendua (AEN) duten pertsonentzako lantoki eta arreta zentroek hainbat jarduera eta ekimen berezi garatu dituzte martxoaren 8rako, Emakumeen Nazioarteko Egunerako. Horrekin, entitateko Berdintasun Batzordeak emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lantzen eta aldarrikatzen jarraitzea du helburu.

Aste osoan zehar, APNABI Lan Zentro Okupazionalean eta Aldamiz ikastetxeko ikasgeletan muralak egin dituzte, berdintasunaren inguruan hainbat gogoeta egin ondoren. Sabino Aranaren bulegoetan, bestalde, berdintasun batzordeak profesionalen arteko solasaldiak eskaini ditu, soldata-arrakalari buruz hausnartzeko eta partekatzeko. Bi talde osatu dira eta martxoaren 6an izan dira.

Bestalde, «Ipuinen arteko topaketetan» parte hartu ohi duten elkarteko eguneko arretarako zentroetako 17 emakumeak «La tarara» antzezlanaren emanaldira joango dira 12:00etan, Bilboko Zazpikaleetako Libu liburu-dendan. Zenbatu antzerki talde komunitarioaren eskutik etorriko da, eta osasun mentala, genero berdintasuna eta gizarte bazterketa bezalako gaiak jorratuko ditu, izen bereko abesti herrikoian oinarrituta.

Bestalde, Garamendiko eguneko arretarako zentroak Eguneko Ospitalearekin eta Bilbao Musicarekin batera egingo duen ekintza batean parte hartuko du, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko, komunitate-sareak ehuntzeko eta aniztasuna ikusarazteko helburu hirukoitzarekin. Horretarako, multzokatu egingo dira M8ko irudia osatzeko.

→ Argazkien albuma eskuragarri dago hemen.

Comments are closed.