Erromeria jendetsuarekin ospatu du APNABIk Euskararen Eguna

APNABI Autismo Bizkaia elkarteak erromeria jendetsua ospatu du abenduaren 2an Euskararen Eguna ospatzeko eta euskal hizkuntzaren erabilera aldarrikatzeko. 180 pertsona elkartu dira Sabino Arana bulego aurreko plazan eta bertan txoripanak banatu eta dastatu dituzte, herri kirolak egin dituzte, musikarekin dantzan gozatzen ibili dira eta Euskaraldiaren bukaerari buruz hausnarketa egin dute.

Abenduaren 3an ospatzen da Euskararen Munduko Eguna, Desgaitasuna duten pertsonen nazioarteko egunarekin batera.

→ Eskuragarri dago erromeriaren argazki-albuma esteka honetan

Comments are closed.