Etorkizuneko bideojokoa diseinatzen

jokuplay
Azaroaren 21ean bideojokoei buruzko tailer bat antolatu zen Bilboko Azkuna Zentroko mediatekan, “Etorkizuneko bideojokoa diseinatzen” izenburupean, eta APNABI Autismo Bizkaia elkarteko bazkideek parte hartu zuten ekitaldi horretan.

Iaz JokuPlay espazioa martxan jarri zenetik, Azkuna Zentroak apustu sendoa egin du jokoen alde (bai bideojokoak, bai mahai-jokoak) sormena sustatzeko modu arduratsuan. Horregatik, urtero tailerrak antolatzen ditu BBKrekin batera, bideojokoen erabilpen osasuntsu eta didaktikoa sustatzeko eta akuilatzeko.

Aurtengo tailerraren helburua zen parte-hartzaileei erakustea nolakoa den bideojoko bat asmatzeko prozesua; helburu horrekin, errepaso bat eman zieten bideojoko mota desberdinei eta erakusgarrienak probatu zituzten, mota bakoitza definitzen duten ezaugarriak ulertzeko.

Ondoren, ariketa bat egin zuten ikasitakoa praktikan jartzeko: bakoitzak etorkizuneko bideojoko bat asmatu behar zuen marrazki bat eginaz, eta horrela beren gustuko bideojokoa garatuz.

Parte-hartzaile guztiek gozatu zuten tailerrean, eta erakundeko bi bazkide 25 finalisten artean sailkatu ziren, beren sormenari eta marrazteko gaitasunari esker.

Comments are closed.