
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak unibertsitateaz kanpoko ikasketetarako bekak eskatzeko epea ireki du 2026-2027 ikasturterako. Epe hori irailaren 30ean amaituko da. Deialdiaren helburua ikasle guztien hezkuntzarako eskubidea bermatzea da, berdintasunean oinarritutako hezkuntzara iristeko muga ekonomikoak konpentsatuz.
2025-2026 ikasturtean beka edo laguntzaren bat jaso zuten ikasleei SMS eta/edo email bidez bidali zaie dagoeneko beteta dagoen eskabide-zirriborrorako sarbidea, eskaera telematikoki egin ahal izateko. Zirriborro hori Ikasgunerako esteka honen bidez ere eskura daiteke.
Era berean, eskaera dagokion ikastetxeetan aurrez-aurre egiteko aukera dago. APNABIko Aldamiz ikastetxeko ikasleen kasuan, APNABIko Gizarte Laneko arloarekin aurrez aurreko hitzordua kudeatzeko eta hitzartzeko behar den informazioa bidali da. Zalantzarik izanez gero edo oraindik hitzordua eskatu ez bada, Gizarte Lanararen sailarekin harremanetan jar zaitezke 944 755 704 telefonoan.
Laguntza horiei buruzko informazio guztia Eusko Jaurlaritzaren webgunean kontsulta daiteke esteka honetan.
