Ezgaitasun judizialei amaiera ematen dien legea sartu da indarrean

Irailaren 3an sartu zen indarrean legeria zibilaren eta prozesalaren erreforma, ezgaitasun judizialei amaiera ematen diena eta desgaitasunen bat duten pertsonei beren gaitasun juridikoa erabiltzen laguntzea dakarrena. Horrela, aurrerapen historikoa lortu da adimen- edo garapen-desgaitasuna duten pertsonen eta haien familien eskubideen defentsan.

Ildo horretan, Futubidek (Bizkaia), Atzegi Tutoretza Fundazioak (Gipuzkoa) eta Usoa Tutoretza Fundazioak (Araba) ekitaldi bateratua deitu zuten ostiralean bertan Bilboko Justizia Jauregiaren kanpoaldean, mugarri historiko hori ospatzeko eta administrazio publikoei erreforma horrekiko konpromiso irmoa eskatzeko.

📰 → Esteka honi jarraituz, Fevas Plena Inclusión webgunean argitaratutako albistea irakur dezakezu.

Ekitaldian manifestu bat irakurri zuten, eta, bertan, azpimarratu zuten beharrezkoa zela tresna eta baliabide ekonomikoak, teknikoak eta giza baliabideak izatea – bai justizia-administrazioan, bai laguntza-erakundeetan –, laguntzak emateko eredu hori bermatzeko eta, horrela, desgaitasun intelektuala edo garapenekoa duten pertsonen eskubideak betetzen aurrera egiteko.

Ulertzea

Tutoretza Fundazioen Elkarteak, Plena Inclusiorekin lankidetzan, hainbat dokumentu garatu ditu erreforma hau pertsonei hurbiltzeko, irakurketa errazean ere. Honako esteka hauetan kontsulta daitezke:

Comments are closed.