APNABIko familiek urteroko Gabonetako Jaia ospatu zuten abenduaren 22an eta aurten Txurdinagako Jaipark txikiparkean izan da, zeina goraino bete baitzen abenduaren 22ko ospakizun horretan. Haur parkeko baliabideen osagarri gisa orobat antolatu ziren jolasak eta tailerrak, photocall bat, eta antolakundeak proposatutako beste hainbat sorpresa. Helduek eta gazteek, denek poz-pozik igaro zuten urteko azken ekitaldi handia, lagungarri zaiguna APNABIko familia handia batzen duten loturak estutzeko.
Ohikoa den bezala, APNABIko familiek masiboki erantzun zioten Gabonetako Jaia ospatzeko deialdiari abenduaren 22ko arratsaldean. Oraingo honetan, Jaipark txikiparka izan da jaiaren eszenatokia. Leku handia izan arren, goraino bete zen gurasoz, elkartekidez, senidez, aitona-amonez eta lagunez, eta erabiltzaileekin batera partekatu zuten ospakizun eta alaitasunezko jai hura, are gehiago estutzeko APNABIko familia handiak gogoz lantzen dituen harreman-loturak.
Txurdinagako Jaipark txikiparkean “beteta” zioen txartela eseki zuten. Haur-parkearen barruan egun berezia ospatu genuen, sorpresak, opariak, aurpegia margotzeko tailerrak eta jolasak izan genituelarik jai giroko arratsalde dibertigarria animatzeko. Olentzerok ez zuen hutsik egin, eta argazki saio jarraitua egin zen photocall-aren aurrean, bakarkako zein taldekako irudiak hartuz. Denok utzi genuen gure profil onena APNABIren hitzorduetan ezinbesteko bilakatu den eszenatoki horretan. Txikiparkeko baliabideak ere, batez ere txirristak eta bolazko igerilekuak, zalapartaz bete ziren, argi erakutsiz gora eta behera zebiltzanak pozik zebiltzala, atseden hartzeko astirik ere gabe.
Orobat aipatzekoak dira “Entremanos” elkartearen Zazpi Jatetxeko neska-mutilen abilezia gastronomikoak eta lan handia, pintxo eta mokadu bilduma aparta eskaini baitziguten arratsalde erdiko lunchean, bertaratuen ahoak gozatuz eta elkarrizketak elikatuz.
Aurten ere, Gabonei ongi-etorria egiteko festarekin esan genion agur amaitzera zihoan urteari eta, bide batez, APNABIko familia handia batzen duten loturak estutu genituen. Bertaratuek dagoeneko eskuratu ditzakete ekitaldiko argazkiak, egun haren oroitzapenak bizirik jarrai dezan urte berrian zehar.