8 urtetik aurrerako desgaitasuna duten pertsonei dago irekita eta 2026ko otsailaren 1ean burutuko da.

Bizkaiko Kirol Egokituaren Federazioak, Bizkaiko Futbol Federazioarekin lankidetzan, futbol egokituko denboraldiaren bigarren jardunaldia antolatzen du. 8 urtetik gorako pertsonentzako kirol irisgarri eta oztoporik gabearen aldeko ekimena.
Jarduera futbol egokituan hasi nahi duten dibertsitate funtzionala duten pertsonei eta ingurune egokitu eta seguruan trebetasunak hobetu nahi dituzten jokalariei zuzenduta dago.
Saioa futboleko eta kirol egokituko profesionalek dinamizatuko dute, eta parte-hartzaileen gaitasunetara egokitutako ariketak eta jarduerak proposatuko dituzte, kirolaren parte-hartzea, ikaskuntza eta gozamena sustatuz.
Jardunaldia otsailaren 1ean izango da, igandea, 10:00etatik 12:00etara, Gorlizko futbol zelaian.
Izen-emateak
Parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea Bizkaiko Kirol Egokituaren Federazioaren bitartez: info@bkef.eus helbide elektronikoan edo 94 441 31 81 telefonoan.
