Guraso taldeen zikloa eta AENa duten pertsonen anai-arreben topaketak hasi dira

APNABI Autismo Bizkaiak urrian eman dio hasiera familiei laguntzeko bi programaren ikasturte berriari: guraso-taldeak eta anai-arreben topaketak. Lehenengoak urriaren 7an eta 21ean egin zituen hitzorduak, eta bigarrenak hilaren 20an, ostiralean.

Guraso-taldeak hainbat denboralditan ospatzen dira. APNABIko kide diren familien artean konexio-sareak sortzea bilatzen duten topaketak dira, non beren semearen edo alabaren bizi-prozesuari buruzko sentimenduak, esperientziak eta kezka komunak azaldu eta parteka ditzaketen. Bi talde sortu dira: bata 18 urtetik beherako pertsonen familientzat eta bestea adin nagusikoentzat. Horietako bakoitzak 5 hitzordu izango ditu ekainera arte, eta hainbat gai jorratuko dituzte.

Anai-arrebak

Anai-arreben topaketak, bestalde, espazio eroso bat sortzera bideratutako saioak dira, AENa duen pertsona batekin anai-arreben arteko harremanarekin lotutako esperientziak partekatzeko. Horrela, anaiaren edo arrebaren bizitzan duen rola betetzen eta garapen positiboa lortzen lagundu nahi da.

Lehen hitzordua joan den ostiralean izan zen, urriak 20, eta Ana Apika kontalari, aktore eta clown-ak 6 eta 10 urte bitarteko adingabeentzat egindako ipuin-saioa izan zen. Ildo beretik, APNABIk hainbat tailer, jarduera eta hitzaldi egingo ditu ekainera arte, eta parte-hartzaileen adinaren arabera antolatuko dira.

Comments are closed.