Gure elkarteak erromeria batekin ospatuko du Euskararen Eguna Basurtun

euskararen egunaAutismoaren Espektroko Nahasteak (AEN) dituzten ehun lagun baino gehiagok (APNABIko eguneko arreta zentroetako erabiltzaileak eta erakunde bereko Aldamiz Ikastetxeko ikasleak) parte hartu dute gaur Euskararen Nazioarteko egunaren karietara Basurtun antolatu den erromerian. Erromeriako parte hartzaileek ondoan izan dituzte Auritz musika taldeko Mikel eta Gorka Bizar, biak hala biak musikariak eta APNABIko profesionalak.

Euskal kantu-bilduma zabal batekin girotu dute jaia, gainera, hamaiketako oparoa ere izan da, eta baita ere euskararen inguruko jolasak eta jarduera parte-hartzaileak, zeintzuen helburua baita autismoari ikusgarritasuna ematea gizartean eta AENdun pertsonen gizarteratzea sustatzea.

Haurren minbiziaren aurkako elkartasun kanpaina

Euskararen Eguneko ospakizunekin batera, APNABIk bat egin du EiTB Maratoia elkartasun kanpainarekin, zeinaren helburua baita haurren minbiziaren aurka borrokatzea. Horretarako, 50etik gora ahots mistoz osatutako talde batek “Lau Teilatu” kantu ezagunaren bertsio onena sortzeko grabaketan parte hartu du.  Hala, bideoklip koral bat sortuko da jasotako interpretazio eta bideo guztiekin. Estilo, profil, adin, instrumentu eta generoen nahasketa bat izango da.

APNABI Autismo Bizkaia erreferentziazko elkartea da Autismoaren Espektroko Nahasteen esparruan. Guraso talde baten ekimenez sortu zen duela 40 urte baino gehiago, jabetu baitziren ezinbestekoa zutela nahasmenari aurre egin eta bat egitea beren seme-alabentzat etorkizun hobea elkarrekin eraikitzeko.

Gaur egun 1.200 familia eta 250 profesional baino gehiago biltzen dira APNABIra. Hasierako espiritu hari jarraiki, eta erakundeen nahiz bestelako eragile batzuen laguntzarekin, hainbat baliabide eskaintzen dituzte arreta goiztiarrerako, hezkuntzarako, eguneko arretarako, etxebizitzetarako, aisialdirako eta enplegu lagundurako, helburu honekin: behar bezala erantzutea kolektiboaren premiei.

Comments are closed.