Guztira 28 pertsonak egin dute boluntariotza APNABIn 2022an

APNABI Autismo Bizkaiak, duela urte batzuetatik hona, lurralde historikoko eta Euskadiko hainbat foro eta ekimenetan parte hartzen du. Erakundean boluntariotza bultzatzeko helburuarekin egiten du hori, eta era askotara gainera. Izan ere, elkarteak boluntarioen ekintza solidarioaren eta bakoitzak ematen duen balioaren alde egiten du. Ildo horretan, 2022an, 28 pertsonak parte hartu dute erakundean borondatez, autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten pertsonei eta haien familiei lagunduz.

Eskerrik asko guztioi zuen ekarpenagatik eta zuen kolaborazioen garapenean oparitu dizkiguten esperientzia bikainengatik!

Boluntariotza indartzen jarraitzeko helburuarekin, APNABI Bizkaia Gararen #bForoaren parte da. Era berean, modu aktiboan parte hartzen du urtero antolatzen dituzten bilera eta hitzordu guztietan, gogoeta egiteko, kanpainak bultzatzeko, ekintza-ildoak diseinatzeko eta erakundeetako erakunde edo boluntarioen arteko topaguneak partekatzeko. Gainera, foro horrek Deustuko Unibertsitatean eta EHUn antolatzen dituen boluntariotza-azoketan parte hartzen du elkarteak, esperientzia horiek ikasleei hurbiltzeko.

AENdun pertsonen boluntariotza

APNABIk lan egiten du, halaber, AENdun erakundeko bazkideek, boluntariotza egiteko interesa dutenek, egin ahal izan dezaten eta gogobetetzeko modukoa izan dadin. Ildo horretan, bi lankidetza garrantzitsu nabarmentzen dira: bata, Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin, elkartearen Aldamiz Ikastetxetik, eta, bestea, Derioko eguneko arretarako zentroarekin, udalerrian egindako jostailu-bilketa solidario batekin.

Comments are closed.