Hauek dira APNABIren 2024 egutegian agertuko diren argazki irabazleak

Urtero bezala udan, APNABI Autismo Bizkaiak bere argazki lehiaketa ospatu du. 5. edizio honetan «Herri eta hiri jasangarriak» gaia jorratu du, 11. Garapen Jasangarriaren Helburuari (GIH) erantzunez, eta askotariko alderdiak barne hartuz, hala nola inklusioa, segurtasuna, mugikortasuna, kultura eta ondarea edo berdeguneak.

12 argazki irabazleek APNABI 2024ren egutegi solidarioa egingo dute. Epaimahaiak Adrián García, Ainhoa Hernández, CAD Arrigorriaga, Chelo Ruiz, Esther Fernández, Irune Rodríguez, Laura de Dios, Raquel Sedano, Susana Baelo, Teresa Hidalgo, Víctor Gardeazabal eta Victoria Vivarren lanak aukeratu ditu. Zorionak guztioi!! Epaimahaiaren aipamen berezia Esther Fernández-Valtierra-ren «Naturaleza en vivo» da.

📸 Irabazleen (zuriz markoztatuta) zein parte-hartzaileen argazki-galeria esteka honetan kontsulta ditzakezu.

Sarituek APNABI LAN zentro okupazionaleko zentro grafikoan egingo den argazki baten handitzea edo produktu baten aplikazioa jasoko dute opari gisa.

Egutegiak

Azpimarratzekoa da APNABIren egutegiak, hormako eta mahai gaineko bertsioan, abendutik aurrera salgai egongo direla APNABI LANen dendan (Lekuona Margolaria, 11), Sabino Arana 69ren bulegoen ondoan.

Comments are closed.