Joseba Segurak, Bilboko gotzainak, APNABI Lanen laguntzarekin Aldundiaren LEPa prestatzen ari den pertsona-taldea bisitatu du

• Ikastaroko saioak Bilboko Elizbarrutiko Begoñako areto batean egiten ari dira.

Bilboko gotzain izendatu berriak, Joseba Segurak, autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duen pertsona-talde bat bisitatu zuen maiatzaren 18an, asteartean. Talde horrek Bizkaiko Foru Aldundiaren LEPa prestatzen ari da APNABI Autismo Bizkaiaren laguntzarekin. Segura Begoñako Gogarte Etxera joan zen eguerdian, izan ere, APNABI Lanek, elkartearen gizarte- eta lan-arloak, prestakuntza-saioak garatzen ditu bertan.

Bere bisitarekin, Segurak ongietorria eman nahi izan zion taldeari elizbarrutiko instalazioetara, non APNABI Lanek joan den maiatzaren 3an ekin baitzion ikastaroari. Han, astean bi egunez biltzen dira, 4 orduz, deialdiko probak prestatzeko. Proba horiek adimen-urritasuna duten pertsonei zuzenduta daude bereziki, eta azterketa teoriko bat, praktikoa eta euskarakoa egin beharko dute.

María Luisa Arenas, APNABI Lan enpresako lan laguntzako teknikaria eta ikastaroaren gidaria, prestakuntzaren helburuak azaldu eta taldea aurkeztu zuen. Parte hartzaileek gotzainarekin hitz egiteko aukera izan zuten ondoren eta aukera aprobetxatu zuten LEParen prozesuaren inguruan dituzten ilusio eta kezkak partekatzeko. Gaurkotasunaren alderdiak ere aipatu zituzten, COVID-19ak eragindako osasun-krisiak markatua.

Mikel Pulgarín, APNABIko presidentea, eta Natxo Ruiz, elkarteko gerentea, bisitan egon ziren, eta gotzaina agurtu eta harekin hitz egiteko aukera ere izan zuten. Gotzaina oso gertu egon zen une oro.

📸 Hemen klik eginez bisitan egindako argazkien albumera sarbidea izango duzu.

Comments are closed.