Kontsultatu 2027rako APNABIren jarduera-programa berria, eta eskatu zure plaza

APNABI Autismo Bizkaia elkarteak eskuragarri du jada 2027ko urtarriletik ekainera bitarteko denboraldirako jarduera-programa berria. Proposamena 4 urtetik gorako APNABI elkarteko bazkide diren pertsonei zuzenduta dago, adin mugarik gabe, eta aisialdiaz gozatzeko, komunitateko jardueretan parte hartzeko eta familia kontziliazioa errazteko aukera ezberdinak eskaintzen ditu.

Programazioak pertsona bakoitzak bere interesen eta lehentasunen arabera jarduerak aukeratu ahal izateko pentsatutako proposamenak biltzen ditu, aisialdiaz ohikoak ez diren inguruneetan gozatzea eta beste pertsona batzuekiko harreman sozialak ahalbidetuz.

Programak komunitatearen baliabideak eta espazioak ere erabiltzen ditu, parte hartzeko aukerak zabaltzeko eta ingurunean inklusioa bultzatzeko.

Gainera, familien kontziliazioa errazteko proposamenak mantentzen dira, hala nola familientzako atsedenaldiak, txikipark-a edo udaleku irekiak.

Izen-emateak

Eskaerak aurkezteko epea urriaren 12ra arte egongo da zabalik, astelehena (barne). Eskaera zuzenean egin ahal izango da hemen eskuragarri dagoen inskripzio-formularioaren bidez:


Zure eskaera formatu fisikoan egin nahi baduzu, eskaintza eta izena emateko orria dituen liburuxka deskarga dezakezu esteka honen bidez.

Horri buruzko informazio gehiago eska daiteke APNABIko aisialdi eta denbora libreko taldearekin harremanetan jarriz, aisialdia@apnabi.eus helbidera idatziz edo 94 447 14 17 telefonora deituz, astelehenetik ostiralera 9: 00etatik 16:00etara.

Comments are closed.