
APNABI Autismo Bizkaia La Merced U.D.-ko Futbol Eskola Egokituarekin elkarlanean ari da, kirola egitea, talde-lana eta aisialdi inklusiboa sustatzen dituen egitasmoa. Jarduera Artxandako Udal Futbol Zelaian egingo da eta 6 urtetik gorako pertsonei zuzenduta dago.
Ez da beharrezkoa aldez aurretik futbolean esperientzia izatea eta edozein desgaitasun-maila duten pertsonek parte har dezakete. Kirolarekin ingurune seguru, irisgarri eta egokitu batean gozatzea da helburua, parte-hartzea, jarduera fisikoa eta gizarte-harremanak sustatuz.
Entrenamenduak astearteetan izango dira, 19:00etatik 20:30era, eta larunbatetan, 17:30etik 19:00etara. Larunbatetakoei dagokienez, jardueraren maiztasuna hamabostero izango da. Jardueraren kuota 245 eurokoa da denboraldiko.
Izen-ematea formalizatu aurretik, interesatuak doako proba-saio batera joan daitezke, eskolaren funtzionamendua ezagutzeko, konpromisorik gabe. Apuntatuz gero, La Merced U.D.-ko ekipamendu ofiziala erosi beharko da.
GARRANTZITSUA: Futbol Eskola Egokitua La Merced U.D.-k antolatzen du. APNABIk egitasmo hau zabaltzen laguntzen du eta interesa duten familiekin harremanetan jartzea errazten du, baina jarduera antolatzea eta kudeatzea klubari dagokio oso-osorik.
Nola parte hartu: izen-emateak irekita APNABIren bidez
Interesatuek informazio gehiago eskatu edo izena eman dezakete APNABIko Aisialdi eta Denbora Libreko Arloaren bidez, aisialdia@apnabi.eus helbidera idatziz edo 94 447 14 17 telefonora deituz, astelehenetik ostiralera, 9: 00etatik 16:00etara.
