LEGE OHARRA
Atari honen titularra da APNABI Autismo Bizkaia elkartea (IFK: G48094932 – Helbidea: Sabino Arana kalea, 69 zk., 48012 Bilbo – Telefonoa: 944 75 57 04).
Jabetza intelektuala eta industriala
Ataria, bere iturri-kodeak eta bertan agertzen diren logotipo, marka eta gainerako bereizgarriak APNABIrenak dira eta jabetza intelektual eta industrialeko eskubideekin babestuta daude.
Edukien gaineko erantzukizuna
APNABIk ez du onartzen erantzukizunik bere webgunera sartzeko estekak dituzten hirugarren batzuen webguneen legaltasunaz. Era berean, APNABIren web orrian badaude hirugarrenen webguneetara daramaten estekak eta APNABIk ez du bere gain hartzen orrialde horien legaltasunaren erantzukizunik.
APNABIk eskubidea du aurretiaz abisatu gabe aldaketak egiteko webgunean bertako informazioa eguneratuta egon dadin, atarian argitaratutako edukiak osatuz, aldatuz, zuzenduz nahiz ezabatuz edo atariaren diseinua aldatuz.
APNABIk ez du erantzukizunik hirugarren batzuek atarian argitaratzen dituzten informazioen gainean, ez eta informazio hori erabiltzeak zuzenean nahiz zeharka eragiten dituen edo eragin ditzakeen kalte eta galeren gainean, izan ekonomikoak, materialak zein datuei dagozkienak.
Edukien erreprodukzioa
Debekatuta dago atari honetan argitaratutako edukiak erreproduzitzea, osorik nahiz zatika.
Aplikatzekoa den legeria
Desadostasun edo gatazkaren bat gertatuko balitz lege-ohar honen terminoak interpretatzean, edo arazoren bat balego atari honek ematen dituen zerbitzuen inguruan, Espainiako legea aplikatu beharko litzateke.
© 2017 APNABI. Pintor Antonio Guezala, 1, 2 bajo 48015 Bilbao. Telf: 944 755 704