Lurgorrik ateak ireki ditu, APNABIren eguneko arretarako zentro berria Gernikan

APNABI Autismo Bizkaiak asteazken honetan, abenduak 9, martxan jarri du Lurgorri, Gernikan duen eguneko arretarako zentro (EAZ) berria. Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera aktibatu du.

Elkarteak Bilbo Handiaren ingurutik urrun duen eguneko lehen arreta-zentroa da. Busturialdean dago kokatuta, eta, horri esker, errazago erantzungo die elkarteak eskualde horretan edo inguruan dituen familia eta AENdun pertsonei. Etxetik hurbilago arreta jasoko dute eta, beraz, haientzat onuragarriagoa den inguru batean. Gainera, elkartearen beste zerbitzu batzuetarako ere balioko du zentroak.

Gernikako zentro horrez gain, APNABIk Iralabarri Bilboko auzoan aktibatuko du EAZ berria datozen asteetan.

Comments are closed.