Plan Vasco de Autismo: APNABI y Gautena celebran el 26 de junio un congreso para su desarrollo

APNABI Autismo Bizkaia, Gautena, Gipuzkoako Autismo Elkartearekin lankidetzan ari da, Autismoaren Euskal Plana garatzera bideratutako jardunaldi garrantzitsu bat eskaintzeko. Hitzordua ekainaren 26an izango da, asteazkena, Donostiako Miramar jauregian, UPV/EHUren Udako Ikastaroen baitan.

Elkarteek, biak ere ibilbide eta estaldura handikoak, Euskadiko autismoaren erreferente nagusiez gain, AEN duten pertsonen eta haien familien premien estaldurari dagokionez gaur egungo egoera xehatzeko helburuarekin aurkeztuko dute saio hau. Horrekin guztiarekin, osasun-, lege-, hezkuntza- eta lan-sistemetan atzemandako sarbide-oztopo nagusiak aztertuko dira, autismoa duten pertsonen eta haien familien aldeko politika integral baten diseinuan aurrera egiteko beharra eta onurak aurkeztuz, eta Autismoaren Euskal Plan bat proposatuz.

Lanaldi osoa

Programa 9:00etatik 18:30etara izango da. Hainbat hitzaldi izango ditu, gaia arlo klinikotik, politikotik, esku-hartze sozialetik eta hezkuntzatik edo justiziatik jorratuko dutenak. Iban Huarte Estebanek, APNABIko Gizarte eta Lan eta Helduen Bizitzako zuzendariak, autismoa duten pertsonen laneratzea aztertuko du. Bestalde, Mikel Pulgarin Bizkaiko elkarteko presidenteak itxiko du kongresua, Patxi Agirre Arrizabalaga Gautenako presidentearekin batera.

Saioan, gainera, autismoaren arloko nazioko eta nazioarteko ordezkari garrantzitsuak bilduko dira, besteak beste, Sara Codina Alsina aktibista katalana (lehen pertsonan eskainiko du bere esperientzia) eta Wendy Thomas eta Donna Sharland galestarrak bere nazioarekiko experientzia kontatuko dute (ibilbide zabala dutenak).

Parte hartzea

Interesa duen edonork parte har dezake jardunaldi honetan, baina autismoaren arloko profesionalei, AEN duten pertsonei eta familiei, ordezkari politikoei, administrazio-teknikariei edo unibertsitateko ikasleei zuzenduta dago bereziki.

馃摑Ikastaroaren programa osoa esteka honetan kontsulta daiteke, eta bertan ere izena eman daiteke.

馃摑Ikastaroaren txostena esteka honetan dago eskuragarri.

Comments are closed.