PRIBATUTASUN POLITIKA

Please enable the breadcrumb option to use this shortcode!

PRIBATUTASUN POLITIKA

Erabilpen baldintza orokorrak eta datu pertsonalak babesteko politika

Mesedez, irakurri arretaz erabilpen baldintza hauek Weba erabiltzen hasi baino lehen. Web orri hau erabiltzen bada, erabiltzaileak inplizituki aitortzen du baldintzak onartzen dituela. Baldintzekin ados ez bazaude edo zalantzaren bat baduzu, mesedez ez erregistratu eta ez erabili Web orri hau.

Datuak babesteko politika

www.apnabi.org web orriaren helburu nagusia da bere zerbitzuei buruzko informazioa ematea. APNABIk bere gain hartzen ditu datu pertsonalak babestearen arloko legezko betebeharrak, bereziki honakoak:

  • Datu pertsonalak dituzten fitxategiak eta horien tratamendua.
  • Datuak jasotzearen xedea.
  • Informazioaren hartzaileak.
  • Egingo ditugun galderen izaera fakultatiboa edo derrigorrezkoa.
  • Datuak eskuratzeak edo emateari uko egiteak dituen ondorioak.
  • Sartzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabiltzeko aukera.
  • Tratamenduaz arduratzen denaren nortasuna eta helbidea edo hala balitz bere ordezkariarena.

APNABIk behar duen informazioa eskaini nahi dio erabiltzaileari, libreki eta bere borondatez aukeratu dezan eskatzen zaizkion datuak eman nahi dituen ala ez. Zentzu horretan, erabiltzaileari jakinarazten dio bere datuak fitxategi automatizatuetan sartuko direla eta APNABI dela fitxategi horien arduraduna. Kasu bakoitzean aurkakoa adierazten denean izan ezik, formularioetan jasotako datuak beharrezkoak eta derrigorrezkoak dira APNABIk eskaintzen dituen zerbitzuak eskuratzeko. Erabiltzaileak egiazko datu zehatz eta osoak eman behar ditu formularioetan eta halakorik egingo ez balu, hots, gezurrezko datu zehaztugabe eta osatugabeak ematen baditu, bere gain hartu beharko ditu eragindako kalteak. APNABIk konpromisoa hartzen du indarrean dagoen legeriak exijitutako segurtasun neurriak aplikatzeko jasotzen dituen datu pertsonalak babesteko. Hartu beharreko neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartuko ditu datuak galtzea, gaizki erabiltzea, aldatzea, baimenik gabe eskuratzea eta bestelako arriskuak saihesteko. APNABI behartuta dago fitxategi automatikoetan jasotako datuak isilpean gordetzeko, indarrean dagoen legeria betez. Erabiltzaileak edo bere ordezkariak uneoro erabili ahalko dituzte datuetara sartu, zuzendu, ezeztatu eta hala badagokio aurka egiteko eskubideak, Datuak Babesteko Lege Organikoan eta aplikagarriak diren gainerako araudietan ezarritakoari jarraiki. Horretarako, idatzizko jakinarazpen bat igorri beharko dio APNABIko Segurtasun Arduradunari helbide honetara: Antonio Guezala Margolaria, 1 eta 2 lonjak, 48015 Bilbo (Bizkaia). Gure ardurarik handiena da erabiltzailea identifikatzen duten datuak segurtasun osoz biltegiratzea. Kontu handiz zaintzen dugu datuak erabiltzailearen ordenagailutik gure zerbitzarietara transmititzeko prozesua. Erabiltzaileen datuak behar dituzten langileek baino ez dute ikusiko informazio hori, eta beren lana egiteko bakarrik erabiliko dute. Datuak babesteko edo segurtasunerako politikak urratzen dituen langileak dagokion zigorra jasoko du.

Baldintza hauek onartzea

Erabiltzaileak web hau erabiltzen badu, ulertzen dugu arretaz irakurri duela dokumentu hau, ulertu duela eta bertan ematen diren aholkuak jarraitu dituela. Erabiltzailea ez badago ados datuak babesteko politikarekin edo bertan ematen diren aholkuekin, mesedez ez dezala web orri hau erabili. Eskubidea dugu, beharrezkotzat jotzen dugunean, erabilpen baldintza hauek aldatzeko. APNABIren web honetan edo beste batzuetan aldaketak egin ondoren erabiltzaileak atari horiek erabiltzen jarraitzen badu, guztiz onartu dituela esan nahiko du.

© 2017 APNABI. Pintor Antonio Guezala, 1, 2 bajo 48015 Bilbao. Telf: 944 755 704

LEGE OHARRA - PRIBATUTASUN POLITIKA

No se admiten más comentarios