Proiektu pilotu berri batek jarduera fisikoa hurbildu du APNABIren etxeetara

APNABI Autismo Bizkaia elkartearen Goikoa etxeak jarduera fisikoko programa pilotu bat garatu du GaituzSportekin lankidetzan. Enpresa hori desgaitasun intelektual eta fisikoa duten pertsonentzako kirol-jardueran espezializatuta dago. Horren bidez, pertsonen gaitasun fisikoak hobetu nahi dira, eta autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten egoiliarren sedentarismoari aurre egin.

Apirila eta ekaina bitartean, astero egin dituzte saioak parte hartzeko interesa izan zuten egoiliarrekin. GaituzSporteko bi teknikari lankidetzan aritu dira etxeko talde profesionalarekin, pertsona bakoitzaren gaitasunak eta interesa baloratzeko eta dinamikak diseinatzeko. Dinamika horietan, nagusiki, jolasak izan dira protagonista, kirola praktikatzea erakargarria izan dadin pertsonentzat.

Comments are closed.