Rugby inklusiboa

Rugby InclusivoAzaroaren 26an, igandean, Euskal Ligako lehenengo rugby partidua jokatu zuten Hernanin Bilbao Universitariok eta Hernani Elkarteak. Bi erakundeek dituzte talde inklusiboak.

Talde horietara desgaitasunak dituzten eta ez dituzten pertsonak biltzen dira eta egokituta daude parte-hartzaile guztiek goza dezaten rugbyaz eta aktiboki parte har dezaten taldean.

Kirol inklusiboak sentsibilizazioa lantzen du, ohitura osasuntsuak hartzen laguntzen die desgaitasunak dituzten pertsonei eta baliabide egokia ematen die beren premien araberako kirola egin dezaten.

Espero dugu rugby inklusiboko eta beste kirol inklusibo batzuetako taldeetan dauden neska-mutilek jarraituko dutela horrelako jarduerez gozatzen.

Comments are closed.