
Okupazio-zentroko autismoa duten pertsonek ekoitzi dituzte, eta elkartearen 7. argazki-lehiaketako irudi irabazleak dituzte.
Urte bukaera bakoitzean bezala, APNABI Autismo Bizkaiak bere egutegi solidarioak argitaratu ditu datorren urterako. 2026ko hilabete bakoitzeko argazki protagonistak, aurreko edizioetan bezala, elkartearen argazki lehiaketaren irabazleak dira.
Horregatik, irudien egileak elkartearen autismoa duten pertsonak dira, baita haien familiak edo lantaldeko profesionalak ere. 2025 honetan guztiak daude lotuta “APNABI munduan” gaiarekin. Helburua APNABIren irudiak biltzea izan da, egoitzatik eta zentroetatik haratago, xehetasun txikietan eta munduko edozein bazterretan elkarteak nola laguntzen digun erakutsiz.
Erosi
Egutegiak APNABI Lanen dendan eros daitezke (Lekuona Margolaria, 11 – 48012 Bilbo. Sabino Aranaren bulegoen ondoan, 69). Bi modelo daude: mahai gainekoa (4 €) eta hormakoa (8 €), biak hilabeteko orrialde banarekin. Bi formatu horiek elkartearen Azlan okupazio-zentroko autistek egin dituzte, eta produktu solidarioak dira.
