
APNABI Autismo Bizkaiak uda honetarako kirol inklusiboaren proposamen berri batean parte hartzera animatzen du. Uztailaren 4tik abuztuaren 2ra, larunbatero eta igandero, 11:00etatik 13:00etara, surf eta bodyboard jardunaldi egokituak izango dira Gorlizko hondartzan, Bizkaiko Kirol Egokituaren Federazioak antolatuta, Uribe Kosta Surf Eskolaren laguntzarekin.
Egitasmoak itsasoaz eta uretako kirolez gozatzeko aukera eskaintzen du, ingurune irisgarri eta egokitu batean. Saioek begirale espezializatuen laguntza izango dute.
Parte hartzeko gutxieneko adina 8-9 urtekoa da. Prezioa 30 eurokoa da saio bakoitzeko eta jarduerak praktikarako beharrezko materiala, neoprenozko jantzia eta aldagelen erabilera barne hartzen ditu. Uribe Kosta Surf Eskola izango da topagunea, Gorlizko hondartzako aparkalekuaren goiko aldeko eraikinaren behealdean.
Nola parte hartu
GARRANTZITSUA: Jarduera hau Bizkaiko Kirol Egokituaren Federazioak antolatzen du, Uribe Kosta Surf Eskolarekin lankidetzan. APNABIk informazioa zabaltzen laguntzen du, baina jarduera antolatzea eta kudeatzea erakunde antolatzaileei dagokie oso-osorik.
Interesatuek izena eman beharko dute info@bkef.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz, izen-abizenak, jaiotze-data, desgaitasun-mota eta harremanetarako zenbaki bat adieraziz.
Ordainketa banku-transferentzia bidez egingo da IBAN ES71 2095 0360 1091 0577 4930 kontura, kontzeptuan honako hau adierazita: SURF + parte-hartzailearen izena + saioaren eguna.
Plazak mugatuak dira.
