APNABIk autismoan espezializatutako lehen liburu-dendako ateak ireki ditu Bilbon

APNABI Autismo Bizkaiak autismoan espezializatutako lehen liburu-denda jarri du martxan, autismoaren espektroaren nahasmenduaren inguruan sentsibilizazioarekin, irisgarritasunarekin eta ezagutza zorrotz, kontrastatu eta eguneratuaren hedapenarekin duen konpromisoa indartzen duen baliabide berria. Hala, katalogo interesgarri eta askotarikoa gehitu du, autismoari buruzko lanak biltzen dituena, baina baita autistek idatzitako obrak ere, autismoa duten protagonistak…