Santurtziko Udalak APNABIri bideratu dio Liburu Erabiliaren 5. azoka txikian bildutako dirua

Santurtziko Udalak nahi izan du APNABI Autismo Bizkaia elkartea izatea Liburu Erabiliaren 5. Azoka Solidarioan bildutako dirua jasoko duena. Ekimen hori apirilaren 20tik 23ra bitartean egingo da, Liburuaren Eguna dela eta. Etxola Juan Jose Mendizabal plazan egongo da, Liburutegi Nagusira sartzeko atearen ondoan, eta bertan liburutegi horrek berak emandako liburu…

APNABI Autismo Bizkaiak 1000 pertsona biltzea lortu du datorren igandean, apirilak 14, Barakaldon egingo duen martxa solidarioan

973 pertsonek eman dute izena Autismoa Martxan ekimenaren 2. edizioan, APNABI Autismo Bizkaiak Autismoaren Munduko Egunean garatzen duen ekimen solidarioan. Aurten Barakaldon izango da, datorren apirilaren 14an, igandea, bertako udalaren laguntzari esker. Topkaeta 11:00etan Herriko Plazan da, 11:30ean 3 km-ko ibilbide irisgarri bat abiatzeko, Zuazo Ikastetxe publikoko patioan egingo den…

Leioako Askartza ikastetxeak APNABI Autismo Bizkaiaren jarduera babestera bideratu du bere urteroko elkartasun kanpaina

Urtero bezala, Leioako Askartza ikastetxeak bere elkartasun kanpaina aktibatu du. Proiektu horren bidez, desgaitasuna duten pertsonei laguntzen dieten inguruko erakundeekin lankidetzan aritzen dira, eta, horrela, ikasleen sentsibilizazioa bultzatzen dute. Aurten, APNABI Autismo Bizkaiako Aldamiz ikastetxeko irisgarritasun kognitiboko proiektura bideratuko da diru-bilketa. Kanpaina hainbat bidetatik garatu da: zozketa baterako txartelak saltzea,…

Garamendiko eguneko zentroak kirol jarduera bultzatzen du Bilboko Harrobia-Miribilla HLHIrekin lankidetzan

APNABI Autismo Bizkaia elkarteko  Garamendi Eguneko Arretarako Zentroak (EAZ) lankidetza-proiektu bat abiarazi du kirolaren bidezko gizarte-harremanak sustatzeko. Hori egin du Harrobia Miribilla HLHIko kirol-instalazioetara sartzeko eta horiek kontserbatzeko oinarrizko LHko ikasleekin batera. Bi topaketa egin dira. Horietan, lanbide-heziketako ikasleek eta autismoa duten EAZko erabiltzaileek futboleko eta saskibaloiko partidak partekatu dituzte,…

APNABIk manga eta kultura japoniarrari buruzko aisialdi talde berri bat estreinatuko du

APNABIko aisialdi eta denbora libreko arloak manga talde tematiko berri bati ekin dio. Horrela, elkarteak mota honetako bi klub ditu, eta horietan, autismoaren espektroko nahasmendua (AEN) duten 29 pertsonak japoniar kulturaren gaineko interesak partekatzen dituzte. Talde horietako bakoitza hilean behin biltzen da, asteazkenetan edo ostiraletan, eta hainbat motatako jarduerak egiten…

IMSERSO Turismo Jarduerak – Plena Inclusión España

Aurten ere, APNABI Autismo Bizkaiak opor-txanda eskainiko du Villaviciosan (Asturias), Plena Inclusión – IMSERSO 2023-2024 programaren bitartez. 2024ko apirilaren 2tik 7ra egingo da, Arcea Villaviciosa hotelean (3*) (Víctor García de la Concha kalea, 32, 33300 Villaviciosa). Txanda honetan 12 plaza daude desgaitasuna duten pertsonentzat eta 6 begiraleentzat. Desgaitasun intelektuala duten…

IMSERSO Turismo jarduerak – Autismo España

Aurten ere, APNABI Autismo Bizkaiak opor-txanda eskainiko du Benidormen (Alacant), Autismo España – IMSERSO 2023-2024 programaren bitartez. 2024ko apirilaren 2tik 7ra egingo da, Poseidon Resort hotelean (3*) (Esperanto kalea, 9, 03503 Benidorm, Alacant). Txanda honetan 12 plaza daude desgaitasuna duten pertsonentzat eta 6 begiraleentzat. Desgaitasun intelektuala duten eta %33ko minusbaliotasun-maila…

Kontsultatu eta izena eman APNABIren 2024ko udarako jardueren eskaintzan!

Urtero bezala, APNABI Autismo Bizkaiak 2024ko udako hilabeteetarako dituen jardueren eskaintza zabala argitaratzen du, autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten pertsonei zuzendua. Elkarteak opor-txandak, gauak, egun-planak eta udaleku irekiak eskainiko ditu ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean. Programa horiek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza ekonomikoa dute. Oporretako egonaldi guztiek 6 gau eta 7…

Bizkaiko Kirol Egokituaren Federazioak kirol eskalada ezagutzeko jardunaldia antolatu du

APNABI Autismo Bizkaiak Bizkaiko Kirol Egokituaren Federazioarekin elkarlanean jarraitzen du eta datorren otsailaren 24an eskaladara hurbiltzeko jardunaldi bat eskainiko du Errekalde auzoko (Bilbo) El Fango kiroldegian. Ikastaro honek kirol hau modu seguruan eta parte-hartzaile bakoitzaren beharretara egokituta ezagutzeko aukera emango du, esperientzia berri batez gozatu ahal izan dezaten. Gehienez 10…

Zabalik dago APNABIko familiei laguntzeko eta aisialdirako jardueretan izena emateko epea 2024ko urtarriletik ekainera bitartean

APNABI Autismo Bizkaiak dagoeneko argitaratu du 2024ko urtarriletik ekainera bitarteko denboraldirako jarduera eta programen eskaintza. Proposamen horien artean daude parte-hartzaileen gozamena errazteko aisialdiko eta denbora libreko programak, bai eta familiei laguntzeko programak ere, bizitza pertsonala eta familia bateragarri egitea errazteko pentsatuak. Bazkideak GAUR asteroko buletin digitalaren bidez eta posta arruntez…