APNABI Laneko zentro okupazionalak ere udako oporrak hasi ditu

APNABI Laneko AZLAN zentro okupazionaleko autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten pertsonek Artxanda mendira taldeko irteera batekin hasi dituzte udako oporrak. Horrela, hilabeteko atsedenaldiaren ostean, irailean ohiko zereginetara itzuliko dira. Aipatzekoa da ohiko lan-dinamikatik urrun dauden proposamenak egiteko hartu dituzten bi asteren amaiera dela ibilaldi hau. Kirol-praktikaren eta jolas kooperatiboen bidez,…

AENa duten sei lagun Primarken hasi dira lanean APNABI Lanen bidez

Primark moda-enpresak autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten 6 pertsona kontratatu ditu APNABI Lanen bidez, APNABIren enplegu arloa. Horiek guztiak konpainiaren Bilboko denda berriko profesional-taldean sartu dira. Kontratatutako pertsonak, gutxienez urtebetez egongo direnak, retail assistanten berezko zereginetan ari dira, bi elkarrizketa-fase dituen hautaketa-prozesu bat gainditu ondoren. Horrela, bezeroen arretaz, dendako espazioak…

Joseba Segurak, Bilboko gotzainak, APNABI Lanen laguntzarekin Aldundiaren LEPa prestatzen ari den pertsona-taldea bisitatu du

• Ikastaroko saioak Bilboko Elizbarrutiko Begoñako areto batean egiten ari dira. Bilboko gotzain izendatu berriak, Joseba Segurak, autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duen pertsona-talde bat bisitatu zuen maiatzaren 18an, asteartean. Talde horrek Bizkaiko Foru Aldundiaren LEPa prestatzen ari da APNABI Autismo Bizkaiaren laguntzarekin. Segura Begoñako Gogarte Etxera joan zen eguerdian, izan…

APNABI Lan enpresak Foru Aldundiaren LPErako prestakuntza ikastaroa hasi du 60 pertsonarekin

APNABI Lanek, APNABIko enplegu-arloak, maiatzaren 3an hasi zuen OPEtea prestakuntza-programa, Bizkaiko Foru Aldundiak 2021. urterako deitutako lan-eskaintza publikoa gainditzeko. Elkarteak eskaintzen duen ikastaro honen 2. edizioa da hau, eta autismoaren espektroan nahasmendua (AEN) duten 60 pertsona helduk eman dute izena. APNABI Lanen helburua da parte hartzaileak oposizio-lehiaketa gainditzeko gaitzea. Horretarako,…

APNABI Lan eta Lan Berri foru programari esker, AENdun 14 pertsona erreprografian trebatu dira

Joan den abenduaren 21ean amaitu zen APNABI Lanek, APNABIren gizarte- eta lan-arloak, eskaintzen duen autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten gazteentzako lan-trebakuntzako ikastaroa. Programari esker, 2020an 14 pertsona erreprografiako laguntzaile gisa trebatu dira. Formakuntza hori Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailak bultzatutako Lan Berri programari esker egin izan da,…

Elkarrizketa-zikloa: Horrela bizi izan du AENdun pertsona batek lehen lerroan lan egiteak COVID-19 delakoaren osasun-larrialdian

Ivan Dario Henao APNABIko bazkidea den AENdun gaztea da. Eguneko Arreta Zentrotik eta AZLAN zentro okupazionaletik igaro ondoren, elkartearen Laguntza bidezko Enpleguaren programari esker, IMQ Zorrotzaurre klinikan (Bilbo) atezain gisa lanean hasi zen 2020ko martxoaren 2an, alarma-egoera deklaratu baino 10 egun lehenago. Azken hilabeteotan osasunaren sektorean lanean nola bizi izan…

Entremanos arlo soziolaborala orain APNABI Lan da

APNABI Autismo Bizkaiaren arlo soziolaboralak -orain arte Entremanos- izena aldatu berri dio eta orain APNABI Lan du izena. Marka berriarekin, erakundea APNABIrekin gehiago lotu nahi da. Horrez gain, bere helburua nabarmendu nahi da, AEN duten pertsonen laneratzea sustatzekoa. Joan den uztailaren 20an, astelehena, APNABI Laneko Azlan zentro okupazionaleko neska-mutilek kartel…