APNABIko ia 100 profesionalek parte hartu dute Jardunbide Egokien barne jardunaldietan

APNABI Autismo Bizkaiak Jardunbide Egokien barne jardunaldiei ekin die berriro azaroan, profesionalei zuzenduta, eta 100 pertsona baino gehiago bertaratu dira. Urteko topaketa horien azken edizioa 2019an izan zen, eta COVID-19aren pandemiaz geroztik ez ziren berriro egin. Saioen helburua ezagutzaren partekatzea indartzea da, eta, horretarako, taldeek hainbat proiektu eta berrikuntza aurkeztea…