Eusko Jaurlaritzak eskaintzen dituen unibertsitatez kanpoko 2026-2027 hezkuntza bekak eskatzeko epea zabalik

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak unibertsitateaz kanpoko ikasketetarako bekak eskatzeko epea ireki du 2026-2027 ikasturterako. Epe hori irailaren 30ean amaituko da. Deialdiaren helburua ikasle guztien hezkuntzarako eskubidea bermatzea da, berdintasunean oinarritutako hezkuntzara iristeko muga ekonomikoak konpentsatuz. 2025-2026 ikasturtean beka edo laguntzaren bat jaso zuten ikasleei SMS eta/edo email bidez bidali zaie…

APNABIk autismoa lehen pertsonan hurbiltzen du San Inazio eskola publikora

Duela gutxi, San Inazio eskola publikoan Autismoa lehen pertsonan hitzaldia eman zen, eskolako irakasleei eta familiei zuzendutako sentsibilizazio-saio bat. Egitasmoa Autismo Españak Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioarekin batera bultzatutako proiektu baten parte da, hezkuntza-komunitateari autismoari buruzko begirada zuzena eta erreala hurbiltzeko helburuarekin. Hitzaldia APNABIko bazkide diren Raúl Núñez, Adrián…

APNABIren Aldamiz Ikastetxeak Eskola Jasangarriaren ziurtagiria lortu du

Aldamiz ikastetxeak Eskola Jasangarriaren ziurtagiria jaso du, azken urteotan ingurumenaren alde egin duen lanari esker. APNABIren ikastetxeko ikasleek hurrengo mezua bidali dute, haien poztasuna adierazteko: “Aldamiz ikastetxeko neska-mutilok pozik gaudela esan nahi dizuegu, oso ziurtagiri garrantzitsua eman digutelako: ESKOLA JASANGARRIA izatea lortu dugu! Duela hilabete batzuk, Ingurugelatik bisita egin ziguten…