Kontsultatu eta izena eman APNABIren 2024ko udarako jardueren eskaintzan!

Urtero bezala, APNABI Autismo Bizkaiak 2024ko udako hilabeteetarako dituen jardueren eskaintza zabala argitaratzen du, autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten pertsonei zuzendua. Elkarteak opor-txandak, gauak, egun-planak eta udaleku irekiak eskainiko ditu ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean. Programa horiek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza ekonomikoa dute. Oporretako egonaldi guztiek 6 gau eta 7…

Zabalik dago APNABIko familiei laguntzeko eta aisialdirako jardueretan izena emateko epea 2024ko urtarriletik ekainera bitartean

APNABI Autismo Bizkaiak dagoeneko argitaratu du 2024ko urtarriletik ekainera bitarteko denboraldirako jarduera eta programen eskaintza. Proposamen horien artean daude parte-hartzaileen gozamena errazteko aisialdiko eta denbora libreko programak, bai eta familiei laguntzeko programak ere, bizitza pertsonala eta familia bateragarri egitea errazteko pentsatuak. Bazkideak GAUR asteroko buletin digitalaren bidez eta posta arruntez…

APNABIk AENdun pertsonen anai-arrebentzako lehen topaketa egin du

Familiei Laguntzeko arloaren bitartez, APNABI Autismo Bizkaiak autismoaren espektroaren nahasmena (AEN) duten pertsonen anai-arreben talde espezifikoei ekin die. ‘Anai-arrebak’ izenpean, topaketak 10 eta 14 urte bitarteko gazteei zuzenduta egongo dira, eta topagune bat sortzea dute helburu, berdinekin denbora partekatu ahal izateko. Lehenengo saioa azaroaren 22an, astelehena, izan zen. Aldamiz ikastetxeko…

APNABIk 500 plaza baino gehiago bete ditu aurten udako jardueren bidez

APNABI Autismo Bizkaiak oso aho-zapore onarekin itxi du uda. Elkarteak 514 plaza bete ditu udaleku irekien, oporretako txanden, planen asteen eta arnasaldi programen bidez. Gainera, programazio hori hasieran aurreikusi bezala garatu da. Parte hartzaileek hondartzako eta igerilekuko jardunaldi ugari, zine saioak, eskulanak eta tailerrak, bisita kulturalak, inguruko udalerrietara txangoak, kirola…

APNABIk 30 txanda eta ia 500 plaza eskaini ditu udako jarduera eta programetarako

APNABI Autismo Bizkaia azken prestaketak egiten ari da egun hauetan 2021eko udako eskaintza aktibatzeko. Datorren astelehenean, hilak 21, hasiko da hori, eta ia 500 plaza eta 30 jarduera-txanda izango ditu. Era askotako proposamenak dira, AENdun pertsonen eta haien familien beharretara egokituak, eta kalitatezko proposamen eta laguntzen bidez gozatzea helburu dutenak….

AENdun pertsonen guraso-taldeek komunikazioari buruz hausnartu eta esperientziak partekatzeko aukera izan dute

APNABI Autismo Bizkaia elkarteko Familientzako Laguntza arloak aldian-aldian antolatzen dituen gurasoen topaketekin jarraitu du. Azken hitzordua apirilaren 24an, larunbatean, izan da, eta bertan familiaren komunikazioa aztertu zen. Iralabarriko Eguneko Arreta Zentroko (EAZ) auditorioa izan zen, beste behin ere, bilera egiteko aukeratu zen tokia, COVID-19aren aurka indarrean dauden segurtasun neurriak errespetatuz…

Familientzako Laguntzak 2021eko programetan izena emateko epea ireki du

Familientzako Laguntza arloak datorren urterako arnasaldi-, udaleku ireki- eta txikipark jardueretarako eskaerak egiteko epea ireki du. Eskaintza hemen kontsulta daiteke. Programetako batean parte hartzeko interesa dutenek azaroaren 16ra arte izango dute izena emateko epea, egun horretan bukatuko baita. Izapide hori erosotasunez egin daiteke, hemen eskura dagoen formularioaren bidez, edo eskuorria paperean…

Familiak lehen aldiz bildu dira Batzar Nagusian, konfinamenduaren ondoren

Joan den larunbatean, irailaren 26an, APNABI Autismo Bizkaiak bazkideen batzar orokorraren beste edizio bat egin zuen, urtero egiten den elkarretaratze nagusia. Oraingoan hitzordua berezia izan zen, COVID-19 delakoaren osasun-krisiak eragindako geldialdiaren ondorengo lehen topaketa presentziala izan baitzen. Hitzordua EHUko Bizkaia Aretoan izan zen, Bilbon. Memoria, emaitzen kontua eta 2019ko ekitaldiko…

APNABIk positibotzat jotzen du udako programazioaren garapena

Osasun-alertak eragindako zailtasunak gorabehera, APNABI Autismo Bizkaiak oso positibotzat jotzen du AEN duten pertsonen, familien eta profesionalen erantzuna udako jardueretan. Segurtasun neurriak eta prebentzio protokoloak behar bezala aplikatu dira. Familiei Laguntzeko arloak, bestalde, udaleku irekien eta asteburuko arnasaldien aukera zabala garatu du udako asteetan, uztailaren erdialdetik irailaren hasiera arte. Horretarako,…