APNABIk gorputza lantzeko taldeko programa pilotu bati ekin dio eguneko arreta zentroetan

Joan den asteartean, ekainak 29, APNABI Autismo Bizkaiako Deustuko Eguneko Arreta Zentroak (EAZ) gorputza lantzeko taldeko programa pilotu bati ekin zion. Programa horren arabera, autismoaren espektroko nahasmendua (AEN) duten pertsonen neurrira diseinatutako eta egokitutako talde-jarduerak egingo dira, fisioterapia-programatik koordinatuta. 14 pertsonek parte hartzen dute probako dinamikan, hiru taldetan banatuta. Horietako…