“Ekitea”, ekintzailetzaren aldeko apustua AENdun pertsonentzat

programa ekitea

“Ekitea” AENdun pertsonentzat garatzen dugun ekintzailetzako proiektu bat da, APNABIren eremu soziolaboralak (Entremanos) bultzatua eta BBK-ko Obra Sozialaren laguntza ekonomikoa duena. Urte hasieran, Entremanos elkartean pentsatu genuen posible zela proiektu bat egitea AENdun pertsona guztiek aukera izan dezaten ekintzailetzako lan-proiektu bat garatzeko. BBK-ko Obra Sozialaren finantza-laguntzari esker jarri zen martxan…

APNABIk autismodun pertsonen antsietate-egoerak aztertu ditu

aula-apnabi

APNABI Autismo Bizkaia elkarteko 200 familia inguru bildu dira antsietateari buruzko prestakuntza-jardunaldi batean. Topaketa horretan hizpide hartu dira antsietatearen agerraldiak, antsietatea eragin dezaketen faktoreak eta erregulazio emozionalerako prozedurak, horrelako egoerak lantzeko autismoaren espektroko nahasteak (AEN) dituzten pertsonekin. APNABI Gela foroaren barruan antolatu da jardunaldia, foro horixe baliatzen baitu Elkarteak bazkide…

APNABIko Entremanos elkarteak lanerako gaikuntza-ikastaro berri bat sustatu du autismoa duten gazteentzat

Entremanos-ek, APNABI Autismo Bizkaia elkarteko sustapen soziolaboralerako erakundeak, lanerako gaikuntza-ikastaro bat eskainiko du Autismoaren Espektroko Nahasteak (AEN) dituzten eta langabezian dauden 10 gazterentzat. Prestakuntza hori produktu grafikoen manipulazio- eta akabera-lanei buruzkoa izango da. Entremanos elkarteak sustatzen duen ikastaro horrek 350 orduko iraupena du, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta…