Arrigorriagako Udalak udalerriko APNABI eguneko arreta zentroa bisitatu du

Joan den astelehenean, irailak 20, APNABI Autismo Bizkaia elkarteak Maite Ibarra Arrigorriagako alkatea eta Joana Etxeberria Gizarte ekintza eta politika feministako zinegotzia hartu zituen herri horretako bere eguneko arreta zentroan (EAZ). Elkartearen jarduera eta zentroaren egunerokotasunean gertutik ezagutzeko aukera izan zuten egindako visitan. Horretan lagun izan zituzten Mikel Pulgarin APNABIko…

Ekintzailetza-tailer bat emango du Plena Inclusionek, ezgaitasuna duten pertsonen senideei zuzenduta

Plena Inclusionek ekintzailetza-tailer bat antolatu du ekainaren 30erako (asteazkena). Saioa 17:00etan hasi eta 18:30ean bukatuko da, eta adimen-ezgaitasuna edo garapen-ezgaitasuna duten pertsonen familiei zuzenduta dago bereziki. Bertan, laguntzadun ekintzailetza hurbilduko da, beren seme-alabak lanean txertatzeko aukera interesgarri gisa. Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete, hemen klik eginda eskura duten…

APNABIk AENdun helduentzako hitzaldi-ziklo bat hasiko du, bizitza independentea errazteko

APNABI Autismo Bizkaiak ekainean hasiko du autismoaren espektroko nahasmena (AEN) duten pertsona helduen bizimodu independentea errazteko hitzaldi-ziklo bat. Emantzipazio prozesu bat hastea baloratzen ari diren edo horretan murgilduta dauden 18 urtetik gorako pertsonentzat dira bereziki hitzorduak. Hilean behin hitzaldi bat emango da. Bilboko Iralabarriko eguneko arreta-zentroko (EAZ) ekitaldi-aretoan izango dira,…